Bisita gidatua Euskalduna Jauregira

  • Noiz

    2017/08/22

  • Ordua

    11:00etan, eta 17:00etan

Bilbao

Abuztuaren 22an, Euskalduna Jauregian hasiko da Aldundiaren eraikin eta guneetara bisita gidatuak egiteko zikloa. Ekimen horrek bizkaitar guztiei aukera emango die Bizkaiko leku garrantzitsuenetariko batzuetan paregabeak izan arren hain ezagunak ez diren bazter batzuk ezagutzeko.

Aurtengo abuztutik 2018. urtea amaitu arte, Aldundiak hilero antolatuko du jardunaldi bat, eta gune horietako baten ateak irekiko dizkio publikoari. Normalean jendearentzat irekita ez dauden guneak bisitatzea da helburua. Abuztuaren 22an, Euskalduna Jauregia izango da ateak irekiko dituen lehenengo espazioa.

Bi talde egingo dira; bakoitzean gehienez ere 60 pertsona izango dira, eta bisitak goizez (11:00etan) edo arratsaldez (17:00etan) egin ahal izango dira.

Erreserbak modu indibidualean egin beharko dira, eta on-line baino ezin izango dira egin, helbide honetan: BizkaiaSartu.

Ordutegia

Lehenengo taldea: abuztuaren 22an (asteartea), 11:00etan.

Bigarren taldea: abuztuaren 22an (asteartea), 17:00etan.

Erreserba aurretik egiteko:

BizkaiaSartu

Argibide gehiagorako eta taldeentzako erreserbak (6 pertsona edo gehiago):

94 406 78 21.

Argibide gehiago

Bisiten egutegia:

  • 2017ko abuztuaren 22an: Euskalduna Jauregia.
  • 2017ko irailaren 19an: Zallako Frutagintza Estazioa.
  • 2017ko azaroaren 21ean: Trafikoa Kontrolatu eta Kudeatzeko Peñascaleko Zentroa.

Eta gainera