Zallako Frutagintza Estaziora bisita

  • Noiz

    2017/09/19

  • Ordua

    11:00etan eta 17:00etan

Zallako Frutagintza Estazioa

Enkarterriak

Abuztuaren 22an, Euskalduna Jauregian hasi zen Aldundiaren eraikin eta guneetara bisita gidatuak egiteko zikloa (plazak agortuta daude). Ekimen horren barruan, hurrengo bisita Zallako Frutagintza Estazioan izango da, irailaren 19an, eta bertan, lurraldeko baserritarrek arbasoengandik jasotako ikaspenak ezagutzeko aukera egongo da.

Ekimen horrek bizkaitar guztiei aukera emango die Bizkaiko leku garrantzitsuenetariko batzuetan paregabeak izan arren hain ezagunak ez diren bazter batzuk ezagutzeko. 

Aurtengo abuztutik 2018. urtea amaitu arte, Aldundiak hilero antolatuko du jardunaldi bat, eta gune horietako baten ateak irekiko dizkio publikoari. Normalean jendearentzat irekita ez dauden guneak bisitatzea da helburua. Abuztuaren 22an, Euskalduna Jauregia izango da ateak irekiko dituen lehenengo espazioa, eta hurrengoa Zallako Frutagintza Estazioa izango da.

Frutagintza Estazioa bisitatzeko erreserbak online egin daitezke, abuztuaren 21etik (astelehena) aurrera helbide honetan: BizkaiaSartu

Bi talde egingo dira; bakoitzean gehienez ere 60 pertsona izango dira, eta bisitak goizez (11:00etan) edo arratsaldez (17:00etan) egin ahal izango dira.

Ordutegia

Ordutegia

  • Irailak 19, goizez: 11:00etan.
  • Irailak 19, arratsaldez: 17:00etan.

Argibide gehiago

Informazio gehiago eta taldeentzako erreserbak:

94 406 78 21.

Frutagintza Estaziora joateko doako autobusa egongo da. Bisita izan baino ordu erdi lehenago -10:30etan eta 16:30etan- aterako da Euskalduna Jauregitik.

Bisiten egutegia:

  • Euskalduna Jauregia: 2017ko abuztuak 22.
  • Zallako Frutagintza Estazioa: 2017ko irailak 19. 
  • Trafikoa kontrolatu eta kudeatzeko Peñascaleko zentroa: 2017ko azaroak 21.

Eta gainera