VISIO 2018: Izena emateko epea zabalik!

  • Noiz

    2018/06/29(e)tik 2018/11/05(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Izena emateko epea zabalik dago Bilbon azaroaren 15 eta 16an burutuko den VISIO 2018 Zaintza Teknologiko eta Inteligentzia Lehiakorrari buruzko Biltzarrerako. 

Aurreko urteetan bezala, izena aurretiaz ematen duzuenok kuota murriztua izango duzue; hori lortzeko azken eguna urriaren 15a izango da.

Aurre-egitaraua ere prest dugu; begira dezazuen animatzen zaituztegu, lanbidearentzat gaurkotasun handia duten gaiak sartzen ahalegindu garelako —esate baterako inteligentzia kolaboratiboa eta 4.0 industria—, gehien baloratzen dituzuen sailetako batzuk mantenduz, besteak beste Latinoamerikako esperientzia-gela eta enpresen bilkura.

Informazio gehiago

  • 944395622
  • beaz@bizkaia.eus

BEAZ. Sabino Arana, 8. 48013 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera