Zoriontsu izateak pena merezi du

Desgaitasuna

Ehunaka pertsonak ospatu du Hartutako Kalte Zerebralaren Eguna Guggenheim museoaren zabalgunean jardueren egitarau zabalarekin eta “salbatutako biziak bizitzea merezi du” lelopean. Ekitaldia Bizkaiko Foru Aldundiak, Hartutako Kalte Zerebralaren Elkartearekin (ATECE) batera, antolatu du. Musika, dantza eta beste hainbat ekimen izan dituzte lagun partehartzaileek, horien artean Harris arranoaren hegaldi ikusgarria.

Erritmo aparta aldakak Sokole taldearen perkusioarekin mugiarazteko edo hego bikainak zabaltzen dituenean, Harris arranoak sakabanatzen duen haize freskoaren parrasta. Bakarrik hori asko da Guggenheimeko zabalgunea irribarrez, hau da, biziaren eta zoriontasunaren emotikonoaz betetzeko. Izateak pena merezi du. Hori da, hain zuzen ere, Bizkaia guztiari Hartutako Kalte Zerebralaren (HKZ) Egunean parte hartu duen pertsona mordoak kontatu nahi izan diona. Aipatu ekitaldia Foru Aldundiak, Hartutako Kalte Zerebralaren Elkartearekin (ATECE) batera, antolatu du.

“Salbatutako biziak bizitzea merezi du” leloak Aldundiak Bizkaiko pertsonekin duen konpromisoa eta, salbuespenik gabe, guztiek beren bizi proiektuak errealitate bihurtzeko laguntza laburtzen du. 

Hartutako kalte zerebralen arrazoi nagusiak iktusa eta trafiko, lan edo kirol istripuen ondorioz sortutako garuneko traumatismoa dira eta kasu zehatz horretan, Bizkaiak 2 zentro berezi ditu pertsona horiei arreta eskaintzeko. Bekoetxe (Bilbo) eta Lurgorri (Gernika) eguneko zentroak dira eta arreta pertsonalizatua ematen da logopedia, neuropsikologia eta fisioterapiako zerbitzuekin batera. Bi zentroen artean 69 plaza daude eta abian jarri zirenetik (2002. urtean Bekoetxe eta 2008. urtean Lurgorri) 180 pertsona hartu dituzte. Horietatik 66 berriz lanean hasi dira eta beren bizi proiektua egia bihurtu dute.

Argibide gehiago

Bizkaiak hartutako kalte zerebrala duten pertsonei arreta eskaintzeko bi zentro ditu.