Uztaila eta abuztua 2018. Ibilbide Historikoak Urdaibaitik

  • Noiz

    2018/07/01(e)tik 2018/08/31(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Busturialdea

Ibilbideak Urdaibaiko Biosferako Erreserbako paisaia historikoetan barrena.

Hona hemen ibilbide batzuk, Urdaibaiko Biosferako Erreserbako paisaia historikoetan barrena, 2017ko uztailean eta abuztuan egiteko.

Ibilbide hauen bidez ezagutzera eman nahi ditugu Bizkaiko paisaia- eta natura-ingurune bikain honetan dauden aztarnategi arkeologiko nagusiak.

Irteera guztiak gidatuak izango dira.

Bizkaiko historiako monumentu bikain hauek aztertzeko eta kontserbatzeko lanean parte hartu duten aditu profesionalek emandako aholkuaren emaitza dira denak.

Foruko Herrixka Erromatarra (Forua)

Dakigunaren arabera, Erromak Bizkaian sortu zuen kokaleku nagusia da.

Azken hamarkadetan egin diren indusketa- eta zaharberritze-lanei esker, behar bezala dokumentatu eta balioetsi ahal izan da biztanle-gune hau.

Elexaldeko muinoan kokatuta dago, Urdaibaiko erdigunean.

Kristo ondoko I. mendean sortu zen, 6 hektareako gainazal baten gainean, eta V. mendera arte izan zituen biztanleak.

Tribisburuko Aztarnategi Erromatarra (Bermeo, Busturia)

Hil-egitura erromatarren multzo harrigarri bat da, Sollube mendiaren inguruetan kokatutakoa.

Errausketa-nekropoli honek sare trinko bat du, pasilloz bereizitako oinplano karratuko harrizko esparruekin.
Esparruetan, hildakoen errautsak uzten zituzten.

Kristo ondoko I. eta III. mende artean erraustu zituzten hildakoak, eta oraindik aurkitu ez den inguruko herrixka bateko biztanleak ziren.

Katilotxuko Estazio Megalitikoan (Mundaka, Sukarrieta eta Busturian)

Bi trikuharri daude, 2004. eta 2008. urteen artean induskatu eta aharberritutakoak, (Katilotxu I eta V), eta hiru tumulu-egitura ere bai (Katilotxu II, VI eta Pakotene), esku hartu gabekoak hirurak. 

Kolektiboki erabilitako hil-eraikinak dira, kulturalki aldi neolitikoan (Katilotxu I) eta kalkolitikoan (Katilotxu V) sartuak.

Arrolako Oppiduma

Burdin Aroko herrixka indigenarik inportanteenetako bat da, ekialdeko Kantauri aldean.

Gastiburuko gailurreriako tontorrean eraiki zuten, Kristo aurreko IV. mendean; eta alde horretako bizitza egituratu zuen biztanle-gunea izan zen, Kristo ondoko I. mendean erromatarrak iritsi ziren arte.

Interpretazio-gune bat du, Arratzu udalerrian, jendeari arreta egiteko zabalik (Arrolagune).

Ereñozar Gazteluan (Ereño)

Ereño udalerrian dagoen Sant Miguel d´Erecho gaztelua -XI. eta XIII. mendeen artean jardunean- eta Ereñoko parrokia-eliza eta haren nekropoliak -XIII. eta XIV. mendeetan- egon dira kokatuta, hurrenez hurren. 

Gazteluaren historiako azken aldian, Alfontso XI.aren tropek setiatu eta konkistatu zuten gailurra., 1334. urtean.

Ordutegia

Astelehenetik igandera arte (astearteetan itxita)

Egutegiaren araberako bisitak toki guztietara.

11:00etan eta 17:00etan.

Argibide gehiago

Tarifak

  • Orokorra: 3,50 €.
  • Murriztua: 2,25 €. 26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, ahalmen urrikoak, langabeak, pentsiodunak eta familia ugariak.
  • Doan: 12 urte artekoak.
  • 2 baliabide ikusteko bisitak: orokorra, 4,50 € eta murriztua, 3,50 €.
  • 3 baliabide ikusteko bisitak: orokorra, 6,50 € eta murriztua, 5,50 €.
  • 4 baliabide ikusteko bisitak: orokorra, 8,50€ eta murriztua, 7,50€.

Aurrez erreserba egin behar da.

Informazioa eta erreserbak

  • 688 856 689
  • ibilbideak@bizkaia.eus

Hizkuntzak

Euskara/Gaztelania/Frantsesa/Ingelesa

Topaguneak

  • Arrolako Oppiduma. Irteera Nabarnizetik.
    Gutxi gorabeherako iraupena: 2 ordu eta 30 minutu.
  • Foruko Herri Erromatarra: Foruko Udala. Gutxi gorabeherako iraupena: 2 ordu eta 15 minutu.
  • Ereñozar Gaztelua. Irterera Ereñotik.
    Gutxi gorabeherako iraupena: 2 ordu eta 30 minutu.
  • Tribisburuko Aztarnategi Erromatarra 
    Cannon jatexea (Bermeo)
  • Katilotxuko Estazio Megalitikoan 
    San Andres Eliza. Sukarrieta.

Informazio gehiago

http://bizkaikoa.bizkaia.eus/fitxategiak/irudiak/
1_6_118__9_22_44_Urdaibai_ITINERARIOS_2018.
pdf?hash=e320f6350a4e620419b4554384efb330