Beste pedalkada bat Bizkaian bizikleta erabiltzearen alde

Mugikortasun iraunkorra

2019ko azaroaren 6an, «Bizkaian zehar bizikletaz ibiltzea. Nola egingo dugu?» jardunaldia egin zen. Egun horretako goizean, ehun pertsonatik gora elkartu ziren Euskalduna Jauregian: gure lurraldeko 112 udalerrietako berrogeitako ordezkariak, mugikortasun jasangarria sustatzen inplikatuta daudenak. Helburua zen galdera bati erantzuten saiatzea, baina, azkenik, bi galdera izan ziren, bai eta mezu bat ere.

Lehenengo galdera: Zergatik jardunaldi hau? Hona hemen lehenengo erantzuna: batetik, beharrezkoa delako Bizkai hobe bat uztea hurrengo belaunaldiei, eta, bestetik, Bizkai hobe bat uztea mugikortasun hobe, jasangarriago, osasungarriago eta eraginkorrago bat uztea delako.

Bigarren galdera: Nola egingo dugu? Galdera bat, erantzun ugari eta zenbait zalantza izan ziren, eta Euskaldunan elkartu ziren adituak haiek argitzen saiatu ziren. Adituok ikuspegi europarraren berri eman zuten, Bizkaia —txirrindularitza grina handiz bizi duen lurraldea— izan dadin egunerokoan bizikletaz mugitzen den lurraldea. Hona hemen erronka: bizikleta bihurtzea lehen aukera eguneroko joan-etorrietan. Eta aukera hori konbentziturik hartzea: merkeagoa, erosoagoa, ekologikoagoa eta osasungarriagoa delako.

Jardunaldia beste pedalkada bat izan zen helburu horren alde. Pedalkada garrantzitsu bat ikasten jarraitzeko eta salto kualitatibo bat emateko bizikleta-mugikortasunaren alde. Eta helburu hau partekatzen duten lurraldeko pertsona guztiek batera eman zuten pedalkada. Hori da, hain zuzen, jardunaldiaren mezu garrantzitsuena: Bizkai guztiak duela helburu bera, eta helburu hori erronka bat dela Bizkaiko pertsona guztientzat. Eta, horretarako, pedalei eragiten jarraitu behar da, bidea luzea baita. Etenik gabe, eta denok batera.

Beraz, nola egingo dugu? Honi erantsitako dokumentuak kontsulta ditzakezu, jardunaldiko hitzaldi osoak eta ondorioak jasotzen dituzte eta.

Jardunaldiaren ondorioak:

Zure interesekoa izan daiteke ere bai