Un enemigo del pueblo (Ágora)

  • Noiz

    2018/11/30(e)tik 2018/12/01(e)ra

  • Ordua

    19:30etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Noiz arte jardungo du gure etikak gure familien euskarriari kaltetzen badio?

Zenbateraino gara aske?

Zenbat ordaintzen dugu? Geure burua zentsuratzen dugu?

Zer-nolako balioa du gure botoak?

Bidezkoa da botoa ematea denen onuran baino norberaren interesetan gehiago pentsatuaz?

Nire botoa saltzeko eskubidea dut?

Hori nahi badut, boto hori kendu behar zait?

Zenbat aldiz baimentzen zaigu injustizia baten aurrean beste aldera begiratzea lana ez galtzearen edo pertsona bati mina ematearen edo estatusa galtzearen edo gure fisikoa arriskuan jartzearen truke?

Zer isiltzeko gai gara gure familiaren biziraupen ekonomikoaren truke?

Arte eszenikoen konpainia batek bere etikaren aurkako idealak eta ekintzak jorratzen dituen alderdi politikoak emandako diru-laguntza publikoak jasotzen ditu.

Konpainiako kideek isilean gordetzea erabakitzen dute haien proiektu artistikoa bideragarri egiten duten laguntzak ez galtzeko.

Ondoren zer-nolako indar moralarekin igoko dira eszenatokira eta nola ahaleginduko dira munduaren inguruan duten ikuspegia erakusten?

Àlex Rigolak modu askean egiten du bertsioa eta Henrik Ibsen-en klasikoa zuzentzen du honako hauek osatzen duten aktore-zerrendarekin: Nao Albet, Israel Elejalde, Irene Escolar, Óscar de la Fuente eta Francisco Reyes.

Ordutegia

19:30etan

Argibide gehiago

Tarifak

8,50 - 25 euro /beherapenak

  • Arriagako Lagunak: %25etik %35era bitarte
  • Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %25
  • Antzerkiko profesionalak: % 25
  • Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50
  • Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70
  • Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)

Iraupena:

1 h. eta 30 min.

Teatro Arriaga Antzokia. Arriaga Plaza, 1, 48005 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera