Un cuarteto de cuerda: ansiedad y sexo (The string quartet’s guide to sex and anxiety)

  • Noiz

    2018/06/08(e)tik 2018/06/09(e)ra

  • Ordua

    20:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Sexua, antsietatea eta musikaren arteko harreman ekaiztsua Calixto Bieitoren sorkuntza berri aipagarrian azaleratzen da.

The string quartet’s guide to sex and anxiety.

Beste batzuek entzun edo irakurtzen dutena, nik neuk sentitu eta praktikatu dut; haiek liburuen bitartez jasotzen dute ezagutza; nik melankoliari zor diot.

Robert Burton.

Sexua, antsietatea eta musikaren arteko harreman ekaiztsua Calixto Bieitoren sorkuntza berri aipagarrian azaleratzen da. Bieito Europako zuzendari zirraragarrien artean dago eta Arriagako Zuzendari Artistikoa ere bada.

Musika eta dramaren arteko talka gertatzen da The Heath Quartet kordako kuarteto saridun eta indartsuak, eta taldea bezain bikainak diren lau antzezlek, inork galdu beharko ez lukeen melodiaz eta erotasunez betetako ikuskizuna interpretatzen duten bitartean.

Zortzi artistek denboran barrena eramango gaituzte gure pentsamendurik sakonenak eta gure bultzada artistikoek elkarrekin nola lehiatzen diren aztertzeko.

Kalistok 400 urtetako diferentziarekin lan egin duten bi filosofo disidentetako eragina jaso du. Garai bakoitzak badu bere atsekabea, Byung-Chul Han akademikoaren ustetan, eta gurea ez bakteriak ezta birusek ere determinatzen dute, baizik eta neuronek.

Baina baliteke Robert Burton izena duen autore ezagunak duela hainbat urte sendaketa aurkitu izana bere bitxi baina, harrigarriki, garrantsitzua den Melankoliaren anatomia (The Anatomy of Melancholy) liburuan. Ikuskizun honek ez zaitu sendatuko, baina bai hobeto sentiaraziko.

The string quartet’s guide to sex and anxiety/ Un cuarteto de cuerda: ansiedad y sexo.

Ordutegia

20:00etan

Argibide gehiago

Tarifak: 
8,50 - 25 euro /beherapenak
Arriagako lagunek: %25etik %35era

Ikuskizuna ingelesaz, euskarazko eta gaztelaniazko gaintituluekin.

14 urtetik gorako gomendatutako ikuskizuna.

Eta gainera