angle-left 2018 ikaragarria Bizkaian

2018 ikaragarria Bizkaian

Bizkaia Goazen

THE WORLD´S 50 BEST RESTAURANTS (2018ko ekainak 16-20)

2018an, mundu mailako ekitaldi gastronomiko garrantzitsuenetako bat egingo da Bizkaian. The World´s 50 Best Restaurants sarien banaketa Euskalduna Jauregian egingo da, ekainaren 19rako antolatu den gala batean. Hitzordu horri esker, Bizkaia mundu mailako helmuga gastronomiko bihurtuko da.

EUROPAKO ERRUGBI FINALAK (maiatzak 11 eta 12)

Ez dago eszenatoki hoberik kluben Europako errugbi txapelketen finalak egiteko, San Mames baino. Hori pentsatuko zuten, ziur aski, European Professional Club Rugby (EPCR) klubekoek, Bilboko estadioa aukeratu zutenean Champions Cup eta Challenge Cup txapelketen eszenatoki izateko.

Zaleek kirol horren urteko txapelketarik garrantzitsuenaz gozatzeko aukera izango dute: eraikin moderno batean (San Mames mitikoa), eta ekitaldi hori errugbiaren jai handia izan dadin dena emango duen hiri batean.

MTV EUROPE MUSIC AWARDS (EMA) (2018ko azaroak 4)

Azaroaren 4an, Bizkaia musikaren munduko hiriburu bihurtuko da; musikaren munduko izarrik garrantzitsuenek zuzenean abestuko dute, eta planeta osoko milioika ikus-entzulek ikusiko dute.

MTV Europe Music Awards (EMA) mundu mailan zuzenean egiten den ikuskizunik handienetakoa da, eta aurtengoa 25. edizioa izango da.