Parte hartzeko prozesuak

angle-left TXEKEO TEKNOLOGIKOAK 2017 PROGRAMA ARAUTZEN DUEN FORU DEKRETUAREN PROIEKTUAREN ENTZUNALDIA

TXEKEO TEKNOLOGIKOAK 2017 PROGRAMA ARAUTZEN DUEN FORU DEKRETUAREN PROIEKTUAREN ENTZUNALDIA

Dekretu hau eta lortu nahi dituen helburuak Ekonomia eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak bere zeregina lortzeko jarduera-multzoaren zati dira. Izan ere, programak eta zerbitzuen garapenean sustatzen ditu jarduera horiek, aberastasuna sortzen laguntzeko, Bizkaiko enpresen artean lehiakortasun iraunkorra sustatuta

Zehazki, «Txekeo Teknologikoak 2017» programa diseinatu da, berrikuntza-jarduerarik sistematikoki egiten ez duten enpresentzat, gogoan harturik honako oztopoetarikoren bat duten enpresak: baliabide ekonomikorik ez izatea, beste lehentasun batzuei heltzeko beharra, arloan adituak diren langilerik ez izatea eta berrikuntza-proiektu bati ekiteko nahikoa ezagutzarik ez izatea, eta abar…

Parte hartu