Txakolingunea

Txakolingunea

Ikus-entzunezkoak eta bitarteko elkarreragileak erabiliz Bakioko Txakolinguneak txakolina egiteko prozesua eta horren ezaugarriak erakusten dizkigu. Txakolina ardo berezia, bakarra eta izaera propiokoa da. Historia eta txakolina nahiz upeltegiak aldatzen joateko azkeneko urteetan izan duen eboluzioa ezagutuko ditugu. Nahiz eta tradizioaren baloreei errotuta egon, teknologia berriei ez die uko egiten eta azkeneko aurrerapen teknologiak erantsi dizkio ekoizpen prozesu tradizionalari. Hala, ahaleginez eta arduraz gorestea eta izen handia izatea lortu du.

Era berean, txakolin zuria ezagunena eta, ondorioz, gehien ekoitzitakoa izan arren, upeltegiek txakolin gorria edo "oilarraren begia" egiten dutela egiaztatuko dugu. Dena den, nahiz eta gutxiago produzitu, modu berean, berezia da.

Ordutegia

Azarotik apirilera

Asteartetik igandera: 10:00etatik 15:00etara

Maiatza, ekaina, iraila eta urria

Astelehenetik larunbatera: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara

Igandeetan: 10:00etatik 15:00etara

Uztailean eta abuztuan

Astelehenetik igandera: 10:00etatik 15:00etara eta 16:00etatik 19:00etara

Argibide gehiago

Prezioak:

  • Orokorra: 3 €
  • Tarifa gutxitua: 1,50 € (26 urtetik beherakoak, 60 urtetik gorakoak, desgaituak, langabetuak, pentsiodunak, familia ugariak eta 10 pertsonatik gorako taldeak)
  • Doako sarrera: 12 urtera artekoak, irakasleak, gida eta prentsa egiaztatuak, MNE: maiatzak 18, herri jaia, Nagusi txartela, ICOM txartela.
  • Eskola taldeak: ikasleko 1 €

Web orria: www.bizkaikoa.bizkaia.eus/txakolingunea