angle-left Urkiolako parke naturaleko parketxea

Urkiolako parke naturaleko parketxea

Toki Alai Interpretazio Zentro edo Parketxea Urkiolako Parke Naturalari buruzko erakusketa interaktibo iraunkorraz hornituta dago. Hemen Parkeko ibilbide zein interesguneei buruzko informazioaz gain turismo-informazioa ere eskuratu daiteke. Urte guztian zehar, publiko guztiarentzako ekintzak antolatzen dira, baita ikasturte garaian ziklo desberdinei zuzendutako progama didaktikoak ere.

Ordutegia

  • Azarotik-Martxora: 10:30etatik 14:30etara eta 15:30etatik 17:30etara.
  • Apiriletik-Urrira: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.

Argibide gehiago

Parketxeko ekimenen eta Parke Naturalaren inguruko informazio gehiago: Urkiola