Thinking Football Film Festival

  • Noiz

    2017/03/13(e)tik 2017/03/28(e)ra

  • Non

    BBK Aretoa

  • Web

    Bisitatu

Thinking Football Film Festival

Bilbao

Thinking Football Film Festival zinemari eta futbolari buruzko jaialdia da. Antolatzailea Athletic Club Fundazioa da, laguntzailea BBK Aretoa eta babesle nagusia Euskaltel. Jaialdiak hamabi eta hogei film bitartean aurkezten ditu urtero Bilboko BBK Aretoan. Futbolaren bidez, giza eta gizarte-historiak kontatzen dituzte film horiek. Azken mendean futbolaren inguruan sortu den fenomeno soziala eta globala ulertzeko gakoak eman nahi ditu, oro har, Futbol Thinking Football Film Festivalek.

2017ko edizioa bosgarrena izango da. Martxoaren 13tik 28ra bitartean egingo da, eta saioak astelehen eta astearteetan izango dira. Aurtengo edizioan hamaika film luze (hamar dokumental eta fikziozko bat) eta bost film labur aurkeztuko dira. Islandia, Brasil, Erresuma Batua, Belgika, AEB, Italia eta Espainia dira film horien jatorrizko herrialdeak. Saio guztietan sarrera librea izango da, eserleku kopurua bete arte.

Saio bakoitzaren ondoren debate txiki bat egingo da filmari buruz, eta zuzendariak edo protagonistaren batek hartuko du parte. Publikoak filma baloratuko du eta, jaialdia amaitzen denean, Thinking Football Film Festivaleko Publikoaren Saria ezagutaraziko da.

6 egun
12 film
5 film laburrak

Argibide gehiago

Tarifak:
Doako sarrera
Jaialdirako sarrera doan izango da leku guztiak bete arte

Eta gainera

  • De la Diligencia al Bizkaibus

    Bilbao

    Diligentziatik Bizkaibusera

    • Tokia Sala Ondare Aretoa
    • Data 17/02/2017(e)tik 27/04/2017(e)ra
  • Renoir: intimidad

    Bilbao

    Renoir: intimitatea

    • Tokia Museo de Bellas Artes de Bilbao. Sala BBK
    • Data 07/02/2017(e)tik 15/05/2017(e)ra
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao. Obras Maestras

    Bilbao

    Maisulanak

    • Tokia Museo de Bellas Artes de Bilbao
    • Data 01/01/2016(e)tik