The Last Voyage. Andrés Gangoiti Cuesta & Eretza Mendi

  • Noiz

    2017/05/10(e)tik 2017/11/30(e)ra

  • Non

    Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa

  • Web

    Bisitatu

The Last Voyage. Andrés Gangoiti Cuesta & Eretza Mendi

Bilbao

Andrew Gangoiti Robinson artista australiarrak denboran atzera garamatza Andrés Gangoiti Cuesta, Eretza Mendi ontziko marinela eta bere osaba zenaren istorioa kontatzeko. `The Last Voyage´ izenburupean, erakusketak formatu handiko artelanak biltzen ditu, zeinetan teknika artistiko desberdinak nahasten diren: collagea, serigrafia, argazkigintza, marrazkia, etb. 

Gertakariak 1937ra garamatzate, Gerra Zibilera. Euskadiko Gobernuak, tropa frankisten blokeopean, Eretza Mendi ontzia pleitatu zuen, aurrena Cardiffera eta ondoren, Argentinara bidaiatzeko asmoz (La Platako portura), euskal biztanlegoa hornitzeko elikagaiak garraiatzeko. Andrés Gangoiti, 18 urteko gorliztar marinela, Eretza Mendi ontzian sugin postua betetzen zuen. Zoritxarrez Eretza Mendi atzemana izan zen Bilbotik abiatu eta milia gutxi batzutara. Ontzian zihoazten guztiak atxilotuak, epaituak eta kondenatuak izan ziren. Heriotza zigorrera ere bai kasu batzuetan, Andres Gangoitiren kasuan esaterako.

Kartzela desberdinetan egonaldiak egin ondoren, tuberkulosiaz gaixotu eta Iruñeko San Kristobal gotorlekura eraman zuten Ezkaba mendian. Bertan hil zen 25 urte zituela. 2007an Ezkaba mendian buruturiko exhumazioan Andresen gorpuzkiak agertu ziren. Bere identifikaziorako argigarria izen zen gorpuzkiekin batera agertu zen botilatxoa. Barnean dokumentu bat kontserbatzen zen Andres Gangoiti identifikatzen zuena. 

Andres Gangoitiren bizitza eta bere amaiera eragin zuten gertakarien bidez, beste askoren bizipenak ere azaleratzen dira. Artistak dioen bezala, ez da istorio ezohikoa. Gangoiti familiaren  istorioak bezalakoak edo lazgarriagoak gerraren ondorioak jasan zituzten familia askotan aurki ditzakegu. Guztiak garai erabakigarri bateko protagonistak dira, nahiz eta euren izenak historiako liburuetan inoiz ageri ez. Andrew Gangoitik norbanakoaren memoria (familiarena), kolektiboa eta historikoa batu egiten ditu artearen bidez, pertsona eta itsasontzi baten artean paralelismo bitxi bat sortuz. 

Ordutegia

Neguko ordutegia

  • Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 18:00etara.
  • Larunbatetan, igandeetan eta jai egunetan: 10:00etatik 20:00etara.
  • Astelehenetan: itxita.
  • Astearteetan: sarrera dohainik (Ikasturtean zehar, irailetik ekainera bitartean.)
  • Udako ordutegia (oraingo ordutegia)

    • Asteartetik igandera: 10:00etatik 20:00etara.
    • Astelehenetan: itxita.
    • Astearteetan: sarrera dohainik (Ikasturtean zehar, irailetik ekainera bitartean.)

    Argibide gehiago

    Tarifak

    Banakako sarrera

    • Adin nagusikoen sarrera: 6 €
    • Jubilatuen, pentsiodunen ta 65 urtetik gorakoen sarrera:3,5€
    • Ikasleen sarrera (gehienez 26 urte): 3,5 €
    • Langabetuak: 3,5 €
    • 6 urtetik beherakoak: Dohainik.
    • Ez-gaituak: 3,5 €

    Taldeen sarrera

    • Erreserba duten taldeen sarrera (gutxienez 15 pertsona):
    • Ikastetxeak (bisita librea): 2 €.
    • Tailer hezitzaileak (tailerra+bisita): 3,5 €.
    • Elkarteak, fundazioak: 3 €.
    • Beste talderen bateko parte ez diren taldeak: 4 €.
    • Erreserbarik ez duten taldeen sarrera (gutxienez 15 pertsona):
    • Beste talde baten parte izan edo ez: 4 €

    Beste talde batzuk

    • Club Lector 10: 4 €.
    • Hirukide elkartea (kide ugariko familiak): 4 €.
    • BK 26, Gazte txartela, Gazte txartela - Pack Txollo: 4 €
    • Bilbaocard: 4,60 €.
    • Athleticen gogaidea: 4 €.
    • Kulturtick: 4 €.
    • Nekatur: 4 €
    • Eusko Ikaskuntza: 4 €.
    • Betizu: 3 €.

    Eta gainera