Territorios y Fronteras 2018: We Mean. Nosotras y el Cine Documental Contemporáneo

Territorios y Fronteras 2018: We Mean. Nosotras y el Cine Documental Contemporáneo
  • Noiz

    2018/06/06(e)tik 2018/06/08(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

2018ko ekainaren 6tik 8ra Territorios y Fronteras-en lan taldea izango dugu beste urte batez BilbaoArten, UPV/EHUko Udako Ikastaroen eskaintzaren barruan.

Bederetzigarren edizio hau “WE MEAN. Nosotras y el cine documental Contemporáneo” titulupean eskainiko da.

Aurten ere, hasieratik proposatu zituen galderen erantzunen bila doaz: Zer da zinemagintza garaikidea?

Nor da zinegilea gaur egun?

Norentzat egiten dira filmak?

Nola egin dezakegu pertsonala den pelikula bat?

Zelan ekoiztu eta zabaldu? Eta guk, emakumeok… zer dugu honen inguruan esateko?

TYF-eko helburu nagusia betikoa da, lurralde dokumental garaikide honen kartografia mutante eta iragankorra osatzea eta zehaztu gabeko mugak dituen zinema mapan kokatzea.

Helburuak
Territorios y Fronteras egungo filmak ikusteko eta haiei buruzko eztabaida eta hausnarketa sortzeko gunea da.

Aurten ere, zinegile, publiko eta beste hainbat kultura-eragileen arteko hartu-emana, eztabaida eta harremana sustatzea dugu helburu, beti ere esperientziak eta ezagutzak trukatzearen aldeko giroan.

Izen ematea
http://www.uik.eus/es/we-mean-nosotras-y-el-cine-documental-contemporaneo

Informazio gehiago
http://bilbaoarte.org/jarduerak/territorios-y-fronteras-2018-we-mean-nosotras-y-el-cine-documental-contemporaneo/?lang=eu

Eta gainera