Talentia diplomak

2015(e)ko uztailaren 17(a)

Gazteak

Gure konpromisoa da: lan duina eta kalitatezkoa denontzat, baita gazteentzat ere

Bilbon, 2015eko uztailean.

Gaur Bizkaiko Foru Aldundia inoiz baino gazteagoa da zuei esker. Talentiaren sei edizioetan parte hartu duten 903 gazteri ordezkatzen diozue. Nolanahi ere, zuen etorkizunarekin konpromisoa frogatu duzue, baita Bizkaiko etorkizunarekin konpromisoa ere. Aldundiak konpromiso hori eskertzen dizue. Eta nik neuk, herritar xumea naizen heinean, modu berean eskertzen dizuet.

Zuek zarete Bizkaiaren etorkizuna, baina oraina ere bai eta geroz eta prestatuagoak egon, hobeak izango dira bai oraina, bai etorkizun erkidea. Gaur zuen talentua balioztatzen dugu, baina, era berean, talentuaren aurreko balioa goretsi nahiko nuke: hain zuzen ere, zuen borondatea, zuen ahalegina. Borondaterik gabe ez dago talentua. Hobetzen ahalegindu zarete guk Talentiarekin egiten dugun modura. Ildo horri eutsiz, talentua sustatzen dugu eta enpresetan gazteen kontratazioa bultzatu ere bai, ez bakarrik praktiketan kontratua erabiliz, baita kontratu mugagabeetara joz ere bai. Joan den urtera arte praktiketan 2.108 kontratu eta beste 497 mugagabe sinatzea bultzatu dugu.

Gure ahaleginak emaitzak ditu, zuen ahaleginak izango dituenen antzera, gehiago nahi dugulako, zuek bezala. Horregatik, beste 4.000 gazteren kontratazioa sustatzeko lanean jarraituko dugu eta, xede horrez, zuentzako enplegu planak sendotuko ditugu. Gure konpromisoa da: enplegu duina eta kalitatezkoa guztiontzat, baita gazteriarentzat ere.

Gaur Talentian zuen partaidetza egiaztatzen duten diplomak jasotzen dituzue. Egiazko bizia izenekorantz, hau da, lan merkaturantz, erantzukizun profesionalak eskatzen dituenerantz beste urrats bat ematen duzue. Honaino lagundu dizuegu eta hemendik aurrera start up, enpresak, autoenplegua eratzeko laguntzekin, orientabidearekin, elkartegien sarearekin, coworkingaren zentroekin… Zuen esku jarriko ditugu Bizkaiko Foru Aldundian dauden tresna guztiak. Gainera, tresna horiei guztiei bestelakoak erantsiko dizkiegu, oso konfiantzazkoak direlakoan: Bizkaia Katedrak, Aldundiaren prestakuntza guztia elkartu eta sendotuko du, gure unibertsitateen eta prestakuntza zentroen eskutik eta mundu horri zuzenean loturik. Truke hori aberasgarria eta ona da Bizkairako. Talentia bere egunean zirriborroa, ideia, besterik ez zen izan eta gaur egun gazteriaren eta Bizkaiaren aliatua da. Bizkaia Katedrarekin berdina gertatzea espero dut.

Legealdi berria hasten ari gara. Aldaketarako uneak dira. Halaber, aldaketak sartu ditugu gazteriarekin zerikusia duten politika guztietan. Duena 15 egun iragarri nuen inbestiduraren osoko bilkuran eta gaur berresten dut eragiten dizkizueten politikez pertsonalki arduratzearen konpromisoa. Niretzat eta Aldundirako lehentasuna zarete. Bizkaia hazarazteko gazteria kontuan hartu nahi dugu. Lurraldeak elkarturik lan egitea behar du.

Ez dut amaitu nahi, optimismoaren bultzada eman gabe. Ez jaramonik egin mezu katastrofistei. Ez egin jaramonik irteerarik ez dagoela aipatzen dutenei. Egiazko aukerak daude. Agian, ez gustuko genukeen bezainbeste, baina gehiago izateko lanean dihardugu. Enplegua eta susperraldi ekonomikoa dira gure lehentasunak pertsonetan inbertitzen jarraitzeko. Etorkizuna zuen zain dago. Ikasi duzue, ardura jarri diozue eta gauza askori uko egin ere bai, hoberenen artean sartzeko. Jarrera eta gaitasun horrekin aurrera egingo duzuela ez dut zalantzarik. Hemendik urte batzuk barru berriz topatzea espero dut eta hala gertatzen denean, kontratu duinarekin eta itxaropen onekin lanean aritzea. Guk arreta jarriko diogu baldintzak sortzeari, lan agertokia errealitatea izan dadin. Jakin badakit guztion artean Bizkaia modernoa, lehiakorra eta solidarioa eraikiko dugula, guztion nahia baita.