Tailerra: Sormena eta auto-adierazpen artistikoa

  • Noiz

    2018/09/25(e)tik 2018/11/13(e)ra

  • Ordua

    18:00etatik 20:00etara.

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Informazio orokorra

Irakaslea: Elena Solatxi

{Bilbo. Arte Ederretan doktore eta diziplina askotako artista (teknika mistoak, argazkigintza, pintura, eskultura etab)}.

Aurkezpena

Edozein jarduera ikasteko, teknika bereziak behar dira.

Baina bada ikaskuntza-helmuga bat, edozein alor zeharkatzen duena, eta horixe landuko da jarduera honetan.

Bat-bateko sormena pertsonaren barru-barrutik sortzen da, eta modu naturalean bidaiatzeko blokeoak kentzen ditugunean irteten da kanpora.

Helburuak

  • Norberaren adimena eta adierazpen emozionala sustatzea.
  • Barne sormenaren potentziala sustatu, piztu eta garatzen laguntzea.
  • Sormenaren blokeoak gainditzea.
  • Norberaren bizi-proiektuan sormenaren potentziala aplikatzea erraztea.
  • Teknika artistiko ezberdinak esploratzea.
  • Adimena entrenatzea, sormeneko eta erlaxazioko teknika eta jarduerekin.

Edukia

  1. Zer da sormena. Ariketak collagearekin. Erlaxatzea eta bisualizatzea.
  2. Mapak, marrazketa eta idazketa. Tentsioa kentzeko ariketak. Bisualizatzea.
  3. Introiektuak: barne-epailea. Marrazketa, collagea eta idazketa. Erlaxatzea eta bisualizatzea.
  4. Diseinua eta bolumena. Irudimeneko bidaia. Erlaxatzea eta bisualizatzea.
  5. Bolumen-ariketak buztinarekin. Erlaxatzea.
  6. Autoerretratua. Gutunak. Erlaxatzea eta bisualizatzea.
  7. Tinta eta collagea. Idazketa. Erlaxatzea.
  8. Collagea taldean. Esperimentazioa. Erlaxatzea eta bisualizatzea.

Metodologia

Tailerra batik bat praktikoa da.

Lehenengo zatian ariketa ludikoak, erlaxaziosaioak eta sormenezko bisualizazioa egingo dira, irudimena aktibatzeko bitarteko gisa.

Gero, inprobisazio-teknikekin lan egingo da, testuak idatziko dira, marrazkiak, diseinua, collagea, buztina edo ariketak paperarekin bolumenean.

Horrela, sormena desblokeatu gura dugu, norberaren talentuak deskubritu, eta adierazpen-teknika ezberdinak ikasi.

Ordutegia

Astearteak, astero
18:00etatik 20:00etara.

Argibide gehiago

Tarifak

Doako jarduera

Inskripzioa

Irailaren 12tik 24ra
Liburutegian bertan edo interneteko inprimakia beteta (www.bizkaia.eus/foruliburutegia  Kontaktatu  Ikastaroak eta tailerrak). Irailaren 12an irekiko da epea, 8:30ean.

Gehienez
14 persona (hurrenkeraz)

Hizkuntza
Gazteleraz

16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera

Foru Liburutegiak ez du ziurtagiririk emango jarduera honetako asistentziari buruz.

Programa
http://www.bizkaia.eus/home2/archivos/DPTO4/Temas/Programa,%20Tailerra,%20Creatividad%20y%20autoexpresion,%202018.pdf?hash=64a83c1683473942fc5b3cd587f42fcd

Foru Liburutegia. Aldundia, 7. 48008 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera