Tailerra: Photohitzak (argazkigintza eta literatura)

Tailerra: Photohitzak (argazkigintza eta literatura)
  • Noiz

    2018/02/05(e)tik 2018/04/30(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Aurkezpena

Irudi bat mila hitz baino gehiago adierazteko gauza baldin bada, hitz batek hamaika irudi iradokitzeko gai ere izan daiteke. Literaturak eta argazkigintzak bikote emankorra osatzen dute: batak proposatzen duen bitartean, besteak adierazten du. Hitza eta argazkiaren eginkizunak, batzuetan, nahasten dira, bestetan, berriz, osatu, giro bakar batetan murgiltzeko.

Hizlaria: Txelu Angoitia

Durango, 1960. Argazkigintza eta bideoa Londonen ikasi ondoren, Magnum agentziaren argazkilariekin tailerretan hezi zen. Kazetaritza grafikoan, publizitatean eta proiektu solidarioetan jardun du.

Dokumentalak ere egin ditu. Duela 15 urtetik argazkigintzaren gaineko tailer eta ikastaroak irakasten ditu. Erakusketa ugari prestatu edo komisariatu ditu, eta baita hainbat liburutako edizioa koordinatu ere.

Egun Astola aldizkari kulturala zuzentzen du. Honako liburu hauek ere argitaratu ditu: Inventario (1998), Paralelo 21 (2005), Angst (2013) eta Tanger Dream (2017).

Helburuak

  • Irudietatik abiatuta adierazten ikastea (aukeraketa eta sekuentziazioa, argazkien bidezko kontaketa, ikus-baliabideak, etab.).
  • Argazkiak ulertzen ikastea ikusmenezko hizkeraren kodeak aztertzen.
  • Hitza eta irudia bat egindako proiektua sortzea.

Edukiak

  • Literatura eta argazkigintzaren arteko harremanen historia laburra.
  • Bien arteko elkarreragiketak eta hierarkiak.
  • Argazkigintza eta literaturaren elkarren arteko ekarpenak.
  • Argazki nobela, gizarte mailako inplikazioak dituen masa-fenomenoa.
  • Testua eta irudia ikus-entzunezko baliabide berrietan.
  • Argazkilaria eta idazlea, pertsona bakarra denean: Juan Rulfo, Alberto García.
  • Argazkigintza literaturaren gai bezala: Julio Cortazar, Italo Calvino, John Berger, Adolfo Bioy Casares, etab.

Metodologia

Tailer honek bi atal izango ditu: teoriko eta praktikoa. Atal teorikoan, aurreko puntuan zehaztutako edukiak izango dira aztergai. Praktikoan, berriz, partaide bakoitzak banakako proiektua garatzen joango da literatura eta argazkigintza uztartzen.

Horretarako ikasleak testurik aukeratuko du (eleberria, olerkia, abestia, etab., norberak ala beste norbaitek idatzita), inspirazio iturri gisa erabiliko dena argazki-proiekturik gauzatzeko. Argazki zein argazki-liburu batetik abiatuta literatur proiektua garatzeko aukera ere izango da.

Saioetan proiektuen jarraipena eta bateratze-lanak egongo dira. Aldi berean, idazlan osagarriak aurkeztuko dira, batzuk teorikoak eta beste batzuk, berriz, izaera literariokoak, inspirazio iturri modura. Tailerran irudiak eta egilearen argazki-lanak ere aztertuko dira, begirada eta interpretazioa hezitzeko.

Ordutegia

Astelehenero: 18:00etatik 20:00etara.

Argibide gehiago

Tarifak:
Doako sarrera

Inskripzioa: urtarrilaren 15etik 29ra

Gehienez: 12 persona (hurrenkeraz)

Hizkuntza: gazteleraz

Programa
http://www.bizkaia.eus/home2/archivos/DPTO4/Temas/Programa,%20Tailerra%20Photohitzak,%202018.pdf?hash=f9ad8d35b2ccdd1d698212ac49ad031c

Oharra
16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera. Bertan parte hartzeko ez da argazkigintzaren gaineko aparteko ezagupenik, edota gutxieneko ezaugarritako argazki-kamera behar –edozein kamera erabil daiteke.

Eta gainera