Tailerra: Los cuentos de las criadas (Amatasuna eta literatura)

Tailerra: asteartero 18:00etatik 20:00etara. Foru Liburutegiko, 2. solairua
  • Noiz

    2018/02/06(e)tik 2018/05/22(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Aurkezpena

Ohiko literatura nagusienak islatutako amatasun ereduak erabat idealizatuta zeuden, gizonezkoen eraginez. Ama izatea, alabaina, bertan agertutakoa baino askoz bizipen konplexuagoa izan da betidanik.

Emakumezkoen literatura zailtasun hauen lekukoa da. Hortaz, amatasun eredu desberdinak kontatzea oso lorpen handia izan da, generoak zeharkatzen aztarna mehe baina etengabekoa utzi duena.

Hizkuntza: Josune Muñoz

Bilbo, 1967. Euskal filologoa da eta emakumeek sortutako literatura eta komikiari buruzko ikerketa eta irakaskuntzan dihardu. 2003tik Skolastika proiektua zuzentzen du (www.skolastika.net).

Emakumeen literaturaren gaineko aldizkarietan kolaboratzailea da, gaiari buruzko zenbait hitzaldi eta topaketetan parte hartzen. 2014. urtean Café para madres izenburuko ekimena martxan jarri zuen; bertan amatasuna eta honek dakartzan egungo erronken gaineko hausnarketa eta eztabaida pizten.

Helburuak

  • Amatasunari buruzko hausnarketa bultzatzea, bai gizarte mailan eta baita literaturan, gai bezala, ere.
  • Amatasunen gaineko diskurtsoetan sakontzea –egungoetan zein historikoetan. 
  • Gai honi buruzko emakumeen liburuetan genero eta ezaugarririk nagusienak ezagutzea.
  • Lan hauek aztertzeko literatura-kritika feminista eta bere baliabideak gainbegiratzea.
  • Idazlan narratiboei aplikatutako literatura-kritika feministan prestatzea.

Edukiak

  1. Aurkezpen orokorra.
  2. 2. Amatasunari buruzko diskurtsoak: tabuaren eraketa.
  3. Amatasun idealizatuta: etxeko aingerua.
  4. Amarik gabe: XIX. mendeko literatura.
  5. Zartadura tabuan: Adrianne Rich.
  6. Fikzioa, autobiografia, autofikzioa.
  7. Amatasuna eta feminismoa (I). Neskamearen ipuina.
  8. Amatasuna eta feminismoa (II). Neskamearen ipuina.
  9. Amatasuna, arraza eta gizarte maila.
  10. Haurdunaldia eta erditzea: komunilkabideak.
  11. Amatasuna espainiar literaturan.
  12. Amatasuna euskal literaturan.
  13. Amatasuna eta komikia.
  14. Egungo egoera: ama izatea XXI. mendean. Ebaluaketa.

Metodologia

Klase atseginak egiten ahaleginduko da, partaidetza bultzatzen. Oro har, saioak teoriko-praktikoak izango dira.

Tailarraren hasieran materialik banatuko da, hainbat testuz osatuta, saioetan landuko dena. Talde lanik egongo da, baita bateratze-lanak ere, ikus-entzunezkoak, etab.

Ordutegia

Asteartero: 18:00etatik 20:00etara.

Argibide gehiago

Tarifak

Doako sarrera

Izena emateko epea

Urtarrilaren 17etik 31ra

Liburutegian bertan ala webguneko formularioaren bitartez (www.bizkaia.eus/foruliburutegia  Kontaktatu Ikastaro eta tailerrak).

Epea urtarrilaren 17an 08:30etan irekiko da.

Gehienez

Alde bakoitzeko 20 pertsona (hurrenkeraz)

Hizkuntza

Gaztelera

Programa

http://www.bizkaia.eus/home2/archivos/DPTO4/Temas/Programa,%20Tailerra,%20Amatasunak%20eta%20literatura,%202018.pdf?hash=263c7359c1d2a0e563d43575159bb4b1

Oharrak

16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera

Eta gainera