Tailerra. Irakurzaletasuna sustatzeko teknikak

  • Noiz

    2018/11/20(e)tik 2018/12/12(e)ra

  • Ordua

    18:00etatik 19:30era.

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Informazio nagusia

Irakaslea: Alberto Bargos

(Bilbo, 1965), Lehen Hezkuntzako maisua, ipuin-kontalaria eta idazlea. Helduentzako lanak (Tras el sol, Rojos) eta haur literaturakoak kaleratu ditu (Vidas de hierro, Salvad las ballenas eta A vueltas con un balón, besteak beste).

Aurkezpena

Bakarka eta isiltasunean irakurtzeak ez du beti interesa pizten neskamutikoengan.

Tailer hau helduentzat da, eta asmoa da ideia zehatzak ematea, haien bidez adingabeengan irakurtzeko ohiturak bultzatzeko eta irakurzaletasuna lortzeko.

Helburuak

  • Helduei baliabideak ematea, irakurketan lagun egiten dieten adingabeengan irakurketa sustatzeko.
  • Sormena garatzea, irakurketa esperientzia askiesgarria izatea lortzeko.
  • Irakurketa mota desberdinak eta testuetan dauden elementu askotarikoak bereiztea.

Edukia

Saio bakoitzean irakurgai bat edo bi jorratuko dira, eta haien zenbait elementu aztertuko dira (hizkuntza baliabideak, egilea, testuingurua eta abar).

Gainera, adingabeei irakurketan lagun egiten hasi ahal izateko ideiak emateko ekintza zehatzen adibideei helduko zaie, hala nola etxebizitzan toki bat erabiltzea ozen irakurtzeko, irakurketa aurretiko zenbait jarduerarekin lotzea (txangoak, bisitak eta abar), gai edo pertsonaia bati buruzko emozioak lantzea, eta abar.

Aztertuko diren testuen proposamenetako batzuk dira hauek:

  • Poesia: Blanca Sarasua, Blas de Otero, Gil de Biedma, Meabe, Neruda, Benedetti, Gioconda Belli eta abar.
  • Narratiba eta antzerkia: Blasco ibañez, Eduardo Galeano, Bernand Shaw, Sarrionandia, Hemingway, Marcela Serrano eta abar.

Metodologia

Abiapuntu hartuta irakurgai batzuetarako edo besteetarako zaletasun pertsonalak oso desberdinak direla, baina denak balio berekoak, giro lasai batean lan egiten eta parte hartzea bultzatzen saiatuko da.

Parte-hartzaileek testuren bat irakurri beharko dute astero, hurrengo saioan landuko dena.

Ordutegia

18:00etatik 19:30era.

  • Euskaraz: azaroaren 20tik abenduaren 11ra (asteartero)
  • Gazteleraz: azaroaren 21etik abenduaren 12ra (asteazkenero)

Argibide gehiago

Tarifak

Doako jarduera

Inskripzioa

Azaroaren 2tik 16ra. Liburutegian bertan edo webguneko formularioaren bidez (www.bizkaia.eus/foruliburutegia  Kontaktatu  Tailer eta ikastaroak). Epea azaroaren 2an abiaraziko da, 08:30ean. 

Gehienez
14 plaza talde bakoitzeko (euskara edo gaztelania), izena emateko ordenaren arabera. 

Hizkuntza
Euskaraz ala gazteleraz

16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera

Foru Liburutegiak ez du inolako ziurtagiririk jaulkiko jarduera honetan parte hartzeagatik.

Programa
http://www.bizkaia.eus/home2/archivos/DPTO4/Temas/
Programa,%20Taller,%20Tecnicas%20de%20animacion%20lectora,
%202018.pdf?hash=b544dcd65377afda3d650657cf7f9753

Foru Liburutegia. Aldundia, 7. 48008 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera