Tailerra: ilustrazio mundurako sarrera (I)

  • Noiz

    2017/02/13(e)tik 2017/03/20(e)ra

  • Non

    Foru Liburutegia, Tailerren Gela

  • Web

    Bisitatu

Tailerra:  ilustrazio mundurako sarrera (I)

Bilbao

Dinamizatzailea: Irati Eguren

Helburuak

Ezagutzarik ez duen jendearentzat ilustrazioaren kontzeptu garrantzitsuenak eta erabiltzen diren teknika ohikoenak ikastea.

Edukiak

  • 1. saioa (otsailaren 13an): Ilustrazioaren panorama historikoa. Album ilustratua nola egituratu. Ariketa: erretratua arkatza eta ikatz-ziriaz. Materiala: arkatza, borragoma, A4 orriak eta ikatz-ziria.
  • 2. saioa (otsailaren 20an): Collagea: artisten emaitzak. Collagea eta erretratua. Materiala: arkatza, borragoma, artaziak, A4 orriak, kola etaaldizkariak.
  • 3. saioa (otsailaren27an): Pertsonaiak nola sortu. Erretratutik abiatuz, pertsonaien espresioaren aldaketetara. Teknikak: tenpera. Materiala: arkatza, borragoma, tenperak, pintzelak, azetato orriak, plastikozko edalontziak, A4 orriak (150etik gorakoak) eta aldizkariak.
  • 4. saioa (martxoaren 6an): Sekuentzia irudiz adierazteko baliabide eta adibideak. Teknikak: txantiloia. Materiala: aurreko asteetan erabilitakoa. 
  • 5. saioa martxoaren 13an): Album edo fanzinea egiteko prozedura (tolesdura). Materiala: aurreko asteetako materiala eta A3 tamainako kartulina zuriak.
  • 6. saioa (martxoaren 20an): Album ilustratuaren proiektua. 
  • Metodologia

    Teoria eta praktika uztartuko direnez gero, jardueran zehar landuko diren zenbait material irakasleak ekarriko ditu. Horrexegatik, saio bakoitzean irakaslearen esanetara egon beharko da. 

Ordutegia

Astelehenero, 18:00etatik 20:00etara

Argibide gehiago

Doako jarduera.

  • Gehienez: 20 pertsona (hurrenkeraz)
  • Izena ematea:
    Urtarrilaren 24tik otsailaren 9ra arte, Liburutegian bertan ala webguneko formularioaren bidez.
    Epea urtarrilaren 24ko 8:30ean irekiko da.
  • Hizkuntza: euskaraz  

Eta gainera