Tailerra: Emozioak entrenatzen literaturaren bidez

  • Noiz

    2018/09/24(e)tik 2018/12/03(e)ra

  • Ordua

    18:00etatik 19:30era.

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Informazio nagusia

Irakaslea: Iñigo Larroque

[(Bilbo, 1978), Zientzia Politikoetan eta Literatur Teoria eta Literatura Konparatuan lizentziaduna. Idazketa eta irakurketa tailerrak ematen ditu}.

Aurkezpena

Literaturak gizakiaren errealitatea islatzen du, bere alderdirik ezkutukoenetan.

Nork bere burua hobeto ezagutzen laguntzen du eta, horren ondorioz, baita besteak hobeto ezagutzen ere. 

Mendeetan zehar, literaturari hainbat eginkizun egotzi izan zaizkio: josteta, ihesbidea, komunikazioa denbora alde batera utzirik, konpromisoa errealitatearekin, aberaste pertsonala, barneko mundua ezagutzea, eta abar. 

Gizaki ororengan dauden desirak eduki eta garatzen ditu literaturak. 

Literatur testuak abiapuntua izango dira nork bere sortze gaitasuna garatzeko, emozioak ezagutu eta identifikatzeko, eta emozio horiek pertsonaren alde lan egin dezaten saiatzeko. 

Tailer hau literaturarako, idazketarako eta emozioetarako interesa duten pertsona guztientzat da.

Helburuak

  • Literatur testu baten analisia aberastea.
  • Literaturak emozioak tankeratzea lortzeko dituen teknika desberdinak ezagutzea eta irakurtzean haiek nola jasotzen diren jakitea.
  • Emozioak identifikatzen ikastea irakurketa gidatuen, ipuin laburren edo literatura unibertsaleko zenbait olerkiren bidez.
  • Narrazio mekanismoak erabiliz idaztea (hizkuntza aukeratzea, giroa sortzea), irakurleengan emozioak eraiki eta birsortzeko.

Edukia

  1. Platon. Ezagutzearen plazeraren ideia.
  2. Aristoteles. Beldurra eta errukia. Emozio egoista eta emozio altruista.
  3. Sortzailea. Longinoren gorenaren kontzeptua. Safo. Erromantizismoa eta inspirazioa. Emozioak hartutako artista, teknikaren aurrean. Ars / ingenium kontrakotasuna.
  4. Roman Ingarden. Testuaren zehazgabetasun guneak. Izozmendiaren teoria.
  5. Nabokov. Irakurleari buruzko gogoetak: hoztasuna eta urruntasuna.
  6. Irakurle txarrak literatura unibertsalean: Kixote eta Madame Bovary. Irakurle bakoitzaren esperientzia bakar eta bakana.
  7. Psikologiaren eta literaturaren arteko harremanak. Idazketa automatikoa, literatur teknikatik urrun dagoen prozedura moduan. Virginia Woolf.
  8. Vidario, Felipe Benítez Reyesena.
  9. T.S. Elliot. Emozio eutsia.
  10. “Enpatia” hitzari buruzko gogoetak. George Steiner: kulturaren eta basakeriaren arteko lotura. Literatura eta gaizkia: George Bataille.
  11. Emozioekin lotutako literaturaren eginkizunak. Peripeziak modu bikario batean bizitzea: Mario Vargas Llosa.

Metodologia

Saioak teoriko-praktikoak izango dira, parte-hartzea sustatzen saiatuta.

Testu laburrak, ipuinak eta olerkiak, irakurri eta aztertuko dira: Emily Dickinson, Marina Tsvietaieva, Lucia Berlin, Juan Ramón Jiménez, Kate Chopin, Fleur Jaeggy, Flannery O’Connor, eta abar. 

Gainera, partekatzeak egingo dira, eta haietan ikasleek beren idatziekin eta gogoetekin parte hartu ahal izango dute.

Ordutegia

Astelehenetan, astero
18:00etatik 19:30era.

Argibide gehiago

Tarifak

Doako jarduera

Inskripzioa

Irailaren 10etik 21era
Liburutegian bertan edo webguneko formularioaren bidez (www.bizkaia.eus/foruliburutegia  Kontaktatu  Tailer eta ikastaroak). Epea irailaren 10ean abiaraziko da, 08:30ean.

Gehienez
14 persona (hurrenkeraz)

Hizkuntza
Gazteleraz

16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera

Foru Liburutegiak ez du inolako ziurtagiririk jaulkiko jarduera honetan parte hartzeagatik.

Programa
http://www.bizkaia.eus/home2/archivos/DPTO4/Temas/Programa,%20Entrenando%20emociones%20desde%20la%20literatura,%202018.pdf?hash=bad0bcf4b404b3a66eeeebe3366021d3

Foru Liburutegia. Aldundia, 7. 48008 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera