Tailerra: Bizkaiko emakumeen euskal literatura

  • Noiz

    2018/09/25(e)tik 2018/12/11(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Informazio orokorra

Josune Muñoz

Bilbo, 1967. Euskal filologoa da eta emakumeek sortutako literatura eta komikiari buruzko ikerketa eta irakaskuntzan dihardu. 2003tik Skolastika proiektua zuzentzen du (www.skolastika.net).

Emakumeen literaturaren gaineko aldizkarietan kolaboratzailea da, gaiari buruzko zenbait hitzaldi eta topaketetan parte hartzen. 2014. urtean Café para madres izenburuko ekimena martxan jarri zuen; bertan amatasuna eta honek dakartzan egungo erronken gaineko hausnarketa eta eztabaida pizten.)

Aurkezpena

Bizkaiko emakumeen iragan literarioa ez da ondo ezagutzen, baina ibilbide luzeko ondarea da.

Ahozko adierazpideetatik abiatuta (baladak, ipuinak, etab.), emakumeen izenak eta lanak berreskuratuko dira, egungo literaturara iritsi arte.

Bilboko emakumeen literatura, berriz, ez da landuko, iaz eskainitako tailerrean izan zelako aztergai. 

Helburuak

  • Bizkaiko emakumeen literatura (ahozkoa zein idatzizkoa) hobeto ezagutzea.
  • Emakumeen liburuak eta komikiak irakurtzeko ohitura sortzea edo areagotzea.
  • Literatura hobeto irakurtzeko eta ulertzeko tresna teorikoak ematea.
  • Euskal liburuak eta Komikiak hobeto ulertzeko eta gozatzeko tresna metodologikoak eskeintzea.
  • Bizkaian zehar antolatzen diren euskal literaturari buruzko ekitaldietara joateko ohitura sortzea edo areagotzea.

Edukiak

  1. Ikastaro, metodologia eta bibliografiaren aurkezpena.
  2. Ahozko literatura (I): baladak eta herri kantak.
  3. Ahozko literatura (II): ipuinak.
  4. Emakumetasuna: amak, alabak, arrebak, ilobak, etab. Bizenta Mogel, Errose Bustintza, Pilar de Zubiaurre.
  5. Bertsolariak: Arantza Plaza, Onintze Enbeitia, Miren Amuriza. Bertsolari dokumentala.
  6. Euskal irakaskuntza: ikastolen sorrera eta andereñoak.
  7. Haur eta gazte literatura: Leire Bilbao, Yolanda Arrieta, Miren Agur Meabe.
  8. Bizkaiko poetak: Sonia González, Leire Bilbao, Miren Agur Meabe.
  9. Narrazioak Bizkaian zehar (I) Laura Mintegi, Miren Agur Meabe, Ana Urkiza.
  10. Narrazioak Bizkaian zehar (II) Irati Jimánez.
  11. Bizkaiko emakumeen autobiografiak.
  12. Euskal literatura dinamizatzea Bizkaian: Durangoko Azoka, Eako poesia asteburua, Parrapean, Forum, Gutun Zuria, Loraldia,

Metodologia

Klase atseginak egiten ahaleginduko da, partaidetza bultzatzen.

Oro har, saioak teoriko-praktikoak izango dira.

Tailarraren hasieran materialik banatuko da, hainbat testuz osatuta, saioetan landuko dena.

Talde lanik egongo da, baita bateratze-lanak ere, ikus-entzunezkoak, etab.

Ordutegia

Asteartero
16:00etatik 18:00etara.

Argibide gehiago

Tarifak

Doako jarduera

Inskripzioa

Irailaren 5etik 21era
Liburutegian bertan ala webguneko formularioaren bitartez (www.bizkaia.eus/foruliburutegia  Kontaktatu Ikastaro eta tailerrak). Epea irailaren 5ean 08:30etan irekiko da.

Gehienez
20 persona (hurrenkeraz)

Hizkuntza
Euskaraz

16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera

Foru Liburutegiko tailerrean parte hartzeak ez du eragiten inongo ziurtagirik.

Programa
http://www.bizkaia.eus/home2/archivos/DPTO4/Temas/Programa,%20Bizkaiko%20Emakumeen%20euskal%20literatura,%202018.pdf?hash=f7113d50483d5f355eb66d422098ae51

Foru Liburutegia. Aldundia, 7. 48008 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera