Tailerra. Antzerki teknikak: elkarbizitzarako hezkuntza tresna

  • Noiz

    2018/05/14(e)tik 2018/05/28(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Informazio orokorra

Dinamizatzailea

Esther Uría Iriarte (Donostia-San Sebastián, 1970. Ibilbide luzeko aktorea, antzerkian, zineman eta telebistan).

Aurkezpena

Hezkuntza eta gizarte eremuan dabiltzan profesionalei, zein pertsonal eta gizarte garapenerako antzerkiak eskaintzen dituen aukerak ezagutzeko desira duten pertsona guztiei zuzendutako tailerra da.

Helburuak

  • Antzerki baliabideak ezagutu eta ikasi, hezkuntza eta gizarte testuinguru ezberdinetan tresna bezala erabili ahal izateko.
  • Antzerki teknikak esperimentatu, gizarte eta pertsonaren garapenarako gune bezala.
  • Errealitatea aztertu antzerkiaren bidez.
  • Kolaborazio eta elkarrenganako konfiantzan oinarritutako talde lan prozesuak bultzatu.
  • Aukera eta perspektiba anitzak aztertu gatazken konponbide positiboa lortzeko.
  • Norberaren ezagutza eta autoestimua sustatu.
  • Hitz gabeko hizkuntza sustatu eta gorputzaren errekurtsoak aztertu.
  • Desinhibizio eta konfiantzarekin zer ikusia duten konpetentziak garatu.
  • Ormena garatu.

Edukiak

  1. Beroketa eta konfiantzako jokoak.
  2. Gorputz adierazpenerako dinamikak.
  3. Imajina Antzerkia errealitatea esploratzeko eta aztertzeko tresna bezala.
  4. Inprobisazioak eta eszenen sormena material ezberdinetatik abiatuta (egunkariak, margoak, argazkiak, ipuinak, poesia, etab.).
  5. Antzerki Foruma gatazkak konpontzeko.

Metodologia

Tailer honen edukiak landu ahal izateko praktikak ezinbestekoak izango dira.

Ordutegia

Astelehenero
16:00etatik 20:00etara.

Argibide gehiago

Tarifak
Doako jarduera

Izena emateko epea: apirilaren 23tik maiatzaren 11ra.
Liburutegian bertan ala webguneko formularioaren bitartez:
www.bizkaia.eus/foruliburutegia-Kontaktatu-Ikastaro eta tailerrak

Epea apirilaren 23an 08:30etan irekiko da.

Gehienez: 16 pertsona (hurrenkeraz).

Hizkuntza: Euskara.

16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera.

Foru Liburutegiko tailerrean parte hartzeak ez du eragiten inongo ziurtagirik.

Programa. Deskargatzeko:
http://www.bizkaia.eus/home2/archivos/DPTO4/Temas/Programa,%20Antzerki%20teknikak,%202018.pdf?hash=585d491672e9191904f0bde7f426d183

Eta gainera