Tailerra. Ahalduntzea sortu eta birsortzea: berdintasunerako literatura

  • Noiz

    2018/10/02(e)tik 2018/10/23(e)ra

  • Ordua

    18:00etatik 20:00etara.

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Informazio orokorra

Irakaslea: Emilia Laura Arias Rodríguez
(Kazetaria eta masterra berdintasun alorrean).

Helburuak

  • Emakumearen emantzipazioaren gaineko proposamenak planteatzea, emantzipazioaren izaera eraldatzailea kontuan izanik.
  • Ahalduntzerako baliabideak eskaintzea, zenbait argitalpenen bitartez.
  • Hausnarketarako eta eztabaidarako tresnak ematea.

Programa

  • 1. saioa (urriaren 2an): Planteamendu orokorra: ‘feminismo’ eta ‘ahalduntze’ kontzeptuak azaltzea. Emakumeak borrokoan (idazle indigenak, afroamerikarrak, etab.). Irakurgaiak: La mística de la feminidad (Betty Friedan).
  • 2. saioa (urriaren 9an): Emakumeak eta zientzia-fikzioa. Irakurgaiak: La mano izquierda de la oscuridad (Ursula K. Leguin); Frankenstein (Mary Shelley).
  • 3. saioa (urriaren 16an): Ezkutuko emakumeak Beat literaturan. Irakurgaiak: olerkiak: Kandel, Denise Levertov, Elise Cowen, Diane di Prima, Mary Norbert Körte, Hettie Jones, Joanne Kyger, Ruth Weiss, Janine Pommy Vega, Anne Waldman.
  • 4. saioa (azaroaren 28an): Ezkutuko emakumeak 27ko Belaunaldian. Irakurgaiak: Barrio de Maravillas (Rosa Chacel); El voto femenino y yo: mi pecado mortal (Clara Campoamor).

Metodologia

Jarduera teoriko-praktikoa da, kontzeptu teorikoak eta testu eta taldedinamikak konbinatuko dituena.

Literaturak duen emantzipazio-botereaz eta hark gizonen eta emakumeen arteko berdintasunaren alorrean egin dituen ekarpenez jabetzea ahalbidetuko duen talde-hausnarketarako gunea sortzea da jarduera honen helburua.

Ordutegia

Astearteak, astero
18:00etatik 20:00etara.

Argibide gehiago

Tarifak

Doako jarduera

Inskripzioa

Irailaren 17tik 28ra
Liburutegian bertan, edo web formularioaren bidez (epea irailaren 17an hasiko da, goizeko 8:30etan). 

Gehienez
20 pertsona (hurrenkeraz)

Hizkuntza
Gazteleraz

16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera

Ez da jarduera honetara joan izanari buruzko ziurtagiririk emango.

Programa
http://www.bizkaia.eus/home2/archivos/DPTO4/Temas/Programa,%20Taller%20Crear%20empoderamiento%202018(2).pdf?hash=e3946b7190b981b16528c7c35a87409f

Foru Liburutegia. Aldundia, 7. 48008 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera