Sueños

  • Noiz

    2017/10/25(e)tik 2017/10/28(e)ra

  • Non

    Teatro Arriaga Antzokia

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Muturreko Quevedo baten testamentua, amets egiterik ez zegoen garai batekoa.

Ikuskizun honen iturburua Quevedoren lan bat da, berebiziko izenburu luzea duena: Los sueños y discursos de verdades descubridoras de abusos, vicios y engaños en todos los ofIcios y estados del mundo. Alta, hemen protagonista nagusia ez da Deabrua, ez Heriotza, ez eta bere orrialdeetan ageri diren pertsonaia alegorikoetatik inor.

Amets hauen protagonista bakarra Francisco de Quevedo y Villegas da, gizona alegia, haren bizitza eta hil aurreko agonia, haren oroitzapenak eta obsesioak, haren adiskide eta etsaiak, haren maitasun eta etsipenak.

Artista baten testamentua, baina batez ere amets egiteko aukerarik ematen ez zuen garai batean muturrean bizi zen gizon batena. XVII. mendeko errealitatea hain zen gordina, non ez baitzitekeen besterik egin salbu begetatu edo haragi bizitzan bizi. Eta horrelaxe bizi izan zen Quevedo, Juan Echanoveren interpretazio bikainak ikusarazten digun bezala.

Ordutegia

20:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

  • 8,50 - 24 euro /beherapenak
  • Arriagako lagunek: %25etik %30era

Eta gainera