Simón Bolivar Museoa. Erakusketa iraunkorra

Lea Artibai

Errementarikua baserriak 1983. urtetik Simon Bolivar museoa du eta Bizkaitik pasatzen denean Done Jakue bideari dagokion kostaldeko ibilbidean dago.

Museoko bildumek Erdi Aroan bizkaitarren zuten biziaren giroa eta Simon Bolivarren ibilbide pertsonala nahiz politikoa erakusten dute.

  • Beheko solairua: Simon Bolivarren ikonografia du. Modu berean, solairu honetan aldi baterako erakusketak daude. 
  • Lehenengo solairua: Erdi Aroari buruzko informazioa eskaintzen du: paisaia, abeltzaintzan eta nekazaritzan oinarritutako bizimodua, Bolibarko eta Zenarruzako elizen garrantzia, ikatza lortzeko egurraren aprobetxamendua, jarduera ekonomikoak (burdinolak eta errotak) eta hiribilduen jatorria.
  • Bigarren solairua: Simon Bolivarren biografia kronologikoa aurkezten du (Venezuela 1783-Kolonbia 1830). Genealogia, Bolivarren bidaiak Europara; Bilbon eta Madrilen egonaldia, Bolivarren pieza politikoak eta Independentziaren geografia.

Ordutegia

  • Asteartetik ostiralera:
    10:00etatik 13:00etara
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan:
    12:00etatik 14:00etara
  • Uztail eta abuztua: ordutegi bera eta arratsaldez 17:00etatik 19:00etara

Argibide gehiago

Tarifak:

Doako sarrera

Astelehenetan: itxia (jaiegunetan ere bai)

Eta gainera