Simón Bolívar Museoa

Simón Bolívar Museoa

Errementarikua baserrian 1983az gero Simón Bolívar museoa dago, Bizkaia zeharkatzen duenean, Done Jakue Bidearen kostaldeko ibilbidean.

Museoko bildumek Erdi Aroko bizkaitarren bizitzaren giropena islatzen dute eta bereziki Simón Bolívarren ibilbide pertsonala eta politikoa.

  • Beheko solairua: Simón Bolívarren ikonografia biltzen du. Era berean, solairu horretan aldi baterako erakusketak daude.
  • Lehenengo solairua: Erdi Aroari buruzko informazioa eskaintzen du: paisaia, abeltzaintzan eta nekazaritzan oinarritutako bizimodua, Bolibar eta Zenarruzako elizen garrantzia, ikatza lortzeko egurraren aprobetxamendua, jarduera ekonomikoak (burdinolak eta errotak) eta hiribilduen jatorria.
  • Bigarren solairua: Simón Bolívarren biografia kronologikoa (Venezuela 1783-Kolonbia 1830) ageri da: genealogia, Bolívarren bidaiak Europara, egonaldia Bilbo eta Madrilen, Bolívarren pieza politikoak eta Independentziaren geografia.

Ordutegia

  • Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 13:00etara
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan: 12:00etatik 14:00etara
  • Astelehenetan: itxita (jaiegunetan izan ezik)
  • Uztail eta abuztua: ordutegi bera eta arratsaldez 17:00etatik 19:00etara

Argibide gehiago

Tarifak: Sarrera doakoa.

Web orria: www.simonbolivarmuseoa.com