Santimamiñeko koba. Santimamiñe: arkeologi-indusketak 100 urte

Santimamiñeko koba. Santimamiñe: arkeologi-indusketak 100 urte
  • Noiz

    2019/07/20(e)tik 2019/07/28(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Busturialdea

Hurrengo uztailaren 20an Santimamiñeko gune arkeologikoan ekintza berezi multzo bat eskeiniko da haitzuloan burututako arkeologi-indusketen mendeurrena ospatzeko.

Egitaraua
Uztailak 20 (larunbata)

20:00etan: Maite García UPV-EHUko arkeologoak, silex lanketa erakustaldi partehartzailea eskainiko du.
Partehartzaileek suharrizko tresnak burutzeko historiaurreko teknikak ikasi eta erabiliko dituzte.
21:30etan: “La cueva de los sueños olvidados” filmaren proiekzioa baselizaren kanpoko aldean.
Lekua: Santimamiñe (Kortezubi)
Sarrera: Dohain.

Uztailak 27 (larunbata)
Juan Carlos López Quintana arkeologoak, Santimamiñe eta Arkeologi Museoa bateratzen dituen bisita eskainiko du.
09:00etan: Irteera Bilboko San Nikolas enparantzan izango da.
Bisitariak autobusez hurbilduko dira Santimamiñeko gune arkeologikoa ezagutzera. Ondoren, berriz Bilbora bueltatuz, bisita Arkeologi Museoan osatuko da, Santimamiñen berreskuratutako materiale esanguratsuak ikusiz.
Sarrera: 9 € persona bakoitzeko
Lekuak mugatuak dira, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.

Uztailak 28 (Igandea)
“Arte tailerra II” haurrentzako tailerra
Aurrehistoriatik hasita eta egungo “Land Art” teknika artistikora arte, korronte artistiko ezberdinak ezagutu eta landuko ditugu.
Nori zuzendua: 7 eta 12 urte bitarteko umeei.
Ordua: Bi txanda, 11:30etan eta 13:00etan
Sarrera: Dohain.
 

Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea

Erreserbak eta informazioa
944651657
santimamine@bizkaia.eus

Santimamiñeko koba. Basondo Auzoa, z/g. 48315 Kortezubi (Bizkaia)

Eta gainera