Santimamiñe eta Euskal Herria Museoa: Monumentuen eta Lekuen Nazioarteko Eguna 2019

Santimamiñe eta Euskal Herria Museoa: Monumentuen eta Lekuen Nazioarteko Eguna 2019

Busturialdea

1982 urtetik, apirilaren 18an, Monumentuen eta Leku Historikoen Nazioarteko Eguna ospatzen da Kultura Ondarearen askotarikotasuna eta bere kontserbazioak eskatzen dituen ahaleginak erakusteko.

Hau dela eta, aurtengo leloari jarraituz (Paisaia landatarrak), apirilaren 27an, Santimamiñeko kobazuloa eta Euskal Herria Museoa bisitatzeko aukera ematen duen jarduera berezi bat prestatu dugu, Urdaibaiko paisaia soziala historiaurrean eta garai berriagoetan nolakoa garatzen joan den ezagutzeko.

Ordutegia

10:00 Bisitaren hasiera Santimamiñen (Bisita gidatua)
12:00 Autobusezko irteera Gernikara, doan
12:30 Bisitaren hasiera Euskal Herria Museoan (Bisita gidatua)
13:30 Autobusez, itzulera Santimamiñera

Argibide gehiago

Tarifak: Doan

Lekua: Santimamiñe eta Euskal Herria Museoa
Santimamiñeko koba
Basondo Auzoa, z/g. 48315 Kortezubi (Bizkaia)

Euskal Herria Museoa
Allendesalazar, 5. 48300 Gernika-Lumo (Bizkaia)

Aldez aurretik erreserba egitea beharrezkoa da

Informazio gehiago eta izena emateko
944651657santimamine@bizkaia.eus
www.bizkaikoa.bizkaia.eus

Santimamiñeko koba. Basondo Auzoa, z/g. 48315 Kortezubi (Bizkaia)

Eta gainera