Santiago Yaniz. Dronegrafiak: Begirada hegalaria

  • Noiz

    2017/11/28(e)tik 2018/01/07(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Dronegrafia terminoa oraindik ere arrotza da hiztegietan eta testu-zuzentzaileentzat, baina ohikoa da Santiago Yanizen eguneroko lexikoan. Orain bere argazki-kameren artean atzemate grafiko bat irudikatu eta ikus dezakeela pentsatzen duenean hegan jartzen duen drone bat eramaten duelako. Argazkia? Dronegrafia baino ez.

Zer da dronegrafia bat? Argazki bat da? Irudi robotiko bat da?

Nork egiten du dronegrafia bat? Droneak? Pilotuak? Argazkilariak? Argazkilariaren lizentzien artean dago bere kamera urrun bidalita eta argazkiaren xedea dena zuzen ikusi gabe irudiak lortzea?

Dronegrafiak erakusketan eztabaida berria proposatzen digu.

Ematen du pantaila elektroniko baten bitartez egiten den bisualizazioarekin eta maneiatze eta pilotatze joko bihurtu den argazkilaritzako esperientziarekin eremu berria irekitzen dela argazkilaritzako esperimentazioan, eta bien bitartean egunera arte argazkilariek inoiz ezagutu ez duten unibertso bisuala irekitzen digute. Baina, ia seguru, argazkilaritza analogiko tradizionalena defendatzen dutenek dudatan jar dezakete droneekin egiten diren argazkietan benetako “argazkilaritzako ekintza” gertatzen denik. Gai horren aurka beste hausnarketa bat aurkez daiteke baieztatuz drone baten argazkilari operadoreak egiten duen keinu bakarra enkoadre, konposizio eta argia ebazteko kokapen egokian jartzea eta, aldi berean, ikuspegia eta esposizioa maneiatzea delako. Halaber, Ansel Adams-ek aldarrikatzen duen bezala, aldez aurretik burutzen den bisualizazio-ariketa bat dago eta, egia da, kamera hegan jarri ondoren beti ez arrakastatsua izaten.

Kamerak eskailera batera igotzen den argazkilariak baino goragotik begiratzen du baina, aldi berean, abioneta edo helikoptero batek baino beheragotik. Hori ez ezik, baso baten sar daiteke, arbolen artean bidaiatu eta hurbilagotik ikus dezake, ia edozer, baina ikuspegi bertikal batekin.

Bere muga kamera-gidariaren trebezia da, aldi berean pilotua ere badena, eta baita baldintza murritzak eta segurtasun neurriak dituen aire-espazioak ezartzen dituen arauak ere. Beste muga bat baliabide teknikoak dira, ezin dituelako erabili lurrean dituen beste baliabide: formatu handiko gailuak, baliabide analogikoak, esposizio estatikoak...

Droneak gaur egunera arte ezinezkoak ziren lurralde bisualak esploratzeko erreminta oso interesgarria eta balio handikoa jartzen du XXI. mendeko argazkilariaren eskuetan. Paisaiaren eta lurraldearen irakurketa deskriptiboa baino haratago lurraren azala esplora daiteke ikuspegi bisual berri honekin seinaleak, ikonoak, geometriak eta iruzkin emozionalak bilatzeko.

Dronegrafiak argazkilaritzaren begirada finkatzeko lurralde berrien bila ari den esperimentu bisuala da. Baina, aldi berean, gai eta galdera batzuk planteatu nahi ditu: Nork egiten du dronegrafia bat? Droneak? Pilotuak?, Argazkilariak?

Argazkilariaren lizentzien artean dago bere kamera urrun bidalita eta argazkiaren xedea dena zuzen ikusi gabe irudiak lortzea?

Agian galdera horien erantzuna izena emateko erabiltzen den terminoan datza. Terminoaren zentzu klasikoan ez direlako argazkiak; ez dira, ezta, Fontcuberta-k hartu duen adierazpenean postargazkiak ere; agian, egiten duguna dronegrafiak baino ez direlako zer den azaldu behar dugu kultura bisualaren inbentarioan kontuan hartu ahal izateko.

Santiago Yaniz. 2017ko azaroa.

Ordutegia

Asteartetik larunbatera:
10:00etatik 14:00etara eta 17:00etik 20:30era
Igande eta jai egunetan:
10:00tik 14:00etara
Astelehenak
Itxita

Argibide gehiago

Tarifak:

Doako sarrera

Eta gainera