angle-left Kultura eta kirol munduko pertsona ezagunek irakurmenarekiko duten pasioa ikusgai Bizkaiko Foru Liburutegiko fatxadan

Kultura eta kirol munduko pertsona ezagunek irakurmenarekiko duten pasioa ikusgai Bizkaiko Foru Liburutegiko fatxadan

Kultura

Liburuaren Eguna dela eta Bizkaiko Foru Aldundiak herritarren artean irakurzaletasuna sustatzeko eta, aldi berean, sortzaileek gizartearen eta kulturaren aurrerakuntzari egiten dioten ekarpena balora dezaten.

Irakurketaren balioa eta gozamena irudien bidez ilustratzeko helburuarekin, Bizkaiko Foru Liburutegiak hainbat eremutako zortzi aurpegi ezagun gonbidatu ditu liburutegira: Bilbao Basket taldeko Alex Mumbrú jokalaria, Amaia Uranga kantaria, Itziar Ituño aktorea, Kirmen Uribe idazlea, Athleticeko Iraia Iturregi jokalaria, Ilazki Serrano kazetaria, Miren Agur Meabe idazlea eta Kepa Junkera musikaria. Liburutegira egindako bisitan, haietako bakoitzak liburuekin eta irakurketarekin duten harremana azaldu digute. 

"Irakurketa gehiago, kultura gehiago"; Zer da liburu bat irakurtzea? Gozamena"; "Liburu bakoitza bidaia bat da"; "Erronka irakurtzea eta bestearen hizkuntza kantatzea da" , "Irakurtzea altzoan katu on bat edukitzea bezalakoa da"; "Liburua adiskide handi bat da"; "Liburu bakoitza ezberdina da, nork irakurtzen duenaren arabera"; "Liburu bat amets-makina bat da"; horiek dira ekimen honetan parte hartzera gonbidatutako pertsonek egindako gogoetak.

Foru Liburutegiko fatxadan, esaldi horiek agertu dira, irakurketaren aldeko maitasuna eta pasioa bultzatzeko. Horrela, Liburuaren Nazioarteko Egunaren ospakizunaren aitzakiapean, foru liburutegiko kristalezko eraikinaren kanpoko aldean binilo erraldoi bat jarriko da, eta bertan pertsona ezagun horien aurpegien alboan irakurketak eta liburuek pertsona horien bizitzan duten garrantzia laburbiltzeko erabili duten testu laburra irakurri ahal izango da.


Bizkaiko Foru Aldundiak ekimen honen bidez irakurtzeko ohitura bultzatu eta sustatu nahi du eta herritarrak jakitearen eta ezagutzearen garrantziaren inguruan sentsibilizatzea.

Zure interesekoa izan daiteke ere bai