Ron English: Guernica berriro imajinatzen

  • Noiz

    2017/04/04(e)tik 2017/10/29(e)ra

  • Non

    Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa

  • Web

    Bisitatu

Ron English: Guernica berriro imajinatzen

Busturialdea

Ron English AEBko artista garaikide bat da, Decaturren (Illinois) jaioa, 1959an. Marken irudiak eta publizitatea ikertzen ditu, eta kolorea erabiltzeko duen moduagatik eta komiki-liburuen collageak egiteagatik da ezaguna. Ron English gaur egungo artista emankor eta ezagunenetako bat da.

Haren irudi ahaztezinak mundu osoko kaleetan, museoetan, filmetan, liburuetan eta telebistan zabaldu dira. Englishek POPaganda terminoa asmatu zuen, goi-mailako eta behe-mailako mugarri kulturalak (superheroien mitologiatik hasi eta artearen historiako sinboloekin –hala nola Picassoren “Guernica”rekin– buka) nahasiz sortzen dituen lanak deskribatzeko.

Niretzat, “Guernica” eredu moderno bat da, Madonna eta haurra antzinako eredu bat den modu berean. Artean, ugariak dira ereduak, artistak ikuspuntu bat sortzeko erabiltzen dituen geruzak; eredu horiek esperientzia kultural partekatu bat eratzen laguntzen dute. Artea berriaren kontzeptua –ikuspegi bakarraren eta jabetza intelektualaren ideia– baino askoz lehenago existitzen zen. Hortaz, “Guernica” ereduari errespetuz heltzen diot, badakit-eta zer esanahi eta garrantzi kultural duen. Gerra modernoaren behargabeko izugarritasun itzelaren sinbolo bisual bat da. Baina, nire ustez, “Guernica”ren ondorio kulturala, berez, aurkakoa da. Tragedia ulertezina komiki-istorio –hots, errazago uler dezakegun zerbait–bilakatzen du. Giza prozesuaren parte da hori: gainditzen gaituzten emozio gordinen hurbiltasunetik urruntzea, gainetik narratiba bat jarriz, gure bizipenak sinplifikatzen dituena eta hiru dimentsiotatik 2 dimentsiotara garamatzana. Eta kontzeptu horrekin borrokatzen naiz “Guernica”ren nire bertsio guztietan.

Ordutegia

Martxotik irailera

  • Astelehenetan:
    Itxita (egun berezietan izan ezik)
  • Asteartetik larunbatera:
    10:00etatik 19:00etara
  • Igandeetan:
    10:00etatik 14:00etara

Urritik otsailera

  • Astelehenetan:
    Itxita (egun berezietan izan ezik)
  • Asteartetik larunbatera:
    10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara
  • Igandeetan:
    10:00etatik 14:00etara

Argibide gehiago

Tarifak

  • Orokorra: 5 €
  • Murriztua: 3 €
  • Aldi baterako erakusketara sarrera: 1 €
  • Gerra zibilaren aterpetxera + museora sarrera: 5 €
  • Doako sarrera: ICOM, 12 urtetik beherakoak, igandero eta egun berezi batzuetan (urtarrilaren 30a, Bake eta Ez Indarkeriaren Eskola Eguna; apirilaren 26a, Gernikako bonbardaketaren urteurrena; maiatzaren 18a, Museoen Nazioarteko Eguna; ekaina, Euskal Kostaldeko Museoen Eguna; irailaren 21a, Bakearen Nazioarteko Eguna; abenduaren 10a, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna).
  • Bisita gidatuak (aldez aurretik hitzordua eskatuta): 30 €/talde (gehienez 25 pertsonatako taldeak)

Eta gainera