Portugalete eta Playmobil atzo eta gaur

  • Noiz

    2016/11/22(e)tik 2017/02/28(e)ra

  • Non

    RIALIA- Industria Museoa

  • Web

    Bisitatu

Portugalete eta Playmobil atzo eta gaur

Ezkerraldea

Rialia Industria Museoak Playmobil jostailuei esker herri honen historiako unerik garrantzitsuenetako batzuk, eraikin ezaugarriak eta itzal handiko pertsonaiak ere aurkeztu nahi ditu.

María Díaz de Haro andreak 1322. urtean Portugalete fundatu zuenetik, gertaera askok eratu dute herri honen historia.

Bateko, betidanik merkatarien eta arrantzaleen herria izatea, itsasadarreko bokalean toki paregabean kokaturik egotea eta merkataritza-garraiorako portua edukitzea erabakigarri izan ziren zalantzarik gabe Portugaleteren hazkunde eta oparotasunerako.

Herriaren historiako lehenengo mendeek aztarna garrantzitsua utzi dute, merkatari, ontzi-jabe, garraiolari, marinel eta lur-sailen jabeen jardunaren ondorioz. Urteak joan urteak etorri, familia boteretsu asko finkatuz joan ziren herrian; hala nola, Salazartarrak, Coscojalestarrak eta Ugartetarrak. Familia horien guztien abaroan Salazar dorretxea, Santa Maria basilika eta Santa Klara komentua eraiki zituzten. 

Bizkaiko industrializazioa XIX. mendearen bigarren erdialdean hasita, Portugaletek bilakaera hartan parte-hartze eragilea izan zuen. Burdinazko kaia, Zubi Esekia, bainu-etxea eta Bilborekin lotzen zuen trena izan ziren herriko ekonomiaren bultzatzaileak.

Hogeigarren mende osoan industria siderurgikoak eta ontzigintzakoak zeharo eraldatu zuten gure alde honen paisaia. Hala eta guztiz ere, itsasadarraren berriztapenari esker, Portugaletek eutsi dio oraindik ere Bilboko itsasadarreko Ezkerralde osoko gune nagusia, merkataritzako ardatza eta aisialdirakoa ere izateari.

Egun, gertatutako egitura-aldaketak gorabehera, herriak berriro ere lortu du turismo- eta kultura-arloan gailentzea.

Ordutegia

Urritik maiatzera 

  • Astelehenak: itxita 
  • Asteartetik ostiralera: 10:00etatik 13:30etara eta 15:30etatik 18:00etara
  • Larunbatak, igandeak eta jaiegunak: 11:00etatik 14:30 etara

Ekainetik irailera

  • Astelehenak: itxita 
  • Asteartetik ostiralera: 10:30etatik 14:30etara eta 16:30etatik 19:00etara
  • Larunbatak, igandeak eta jaiegunak: 11:00etatik 14:30etara

Orokorra 

  • Itxita urtarrilaren 1 eta 6an, maiatzaren 1ean, abuztuaren 15 eta 16an eta abenduaren 25ean eta astelehen guztiak, apirilaren 6, urriaren 12 eta abenduaren 7 salbu 
  • Abenduaren 24an eta 31an ordutegia hauxe izango da : 10:00etatik 14:00etara 

Argibide gehiago

Tarifak:

  • Orokorra: 2€ 
  • Murriztua: 1€ (ahalmen urrikoak, 14-26 urte bitarteko ikasleak, taldeak) 
  • Doakoa: 65 urte baino gehiagokoak, 14 urte baino gutxiagokoak, ikasle-taldeak

Eta gainera