Renoir: intimitatea

  • Noiz

    2017/02/07(e)tik 2017/05/15(e)ra

  • Non

    Bilboko Arte Ederren Museoa. BBK Aretoa

  • Web

    Bisitatu

Renoir: intimitatea

Bilbao

Renoir: intimitatea erakusketak Pierre-Auguste Renoir (Limoges, 1841-Cagnes-sur-Mer, 1919) margolari inpresionista frantziarraren 60 lan biltzen ditu, mundu osoko museoetatik eta bildumetatik ekarritakoak. Guillermo Solanak, Thyssen-Bornemisza Museoko zuzendari artistikoak, hautatu ditu, bere pinturaren ukimen-balioen garrantzia agerrarazteko xedez. Ezaugarri horri buruz, Jean Renoir zinemagileak zera idatzi zuen bere aitaren inguruan: "loreei, emakumeei, zeruko hodeiei begiratzen zien, beste gizon batzuek ukitu eta laztantzen duten moduan".

Ikusizko inpresionismoaren aurrean, Renoirren mihiseek ukimenezko sentsazioak indartzen dituzte. Haren ibilbide osoan eta landu zituen genero guztietan antzematen da alderdi hori: erretratuetan, biluzietan, talde-eszenetan, paisaietan eta natura hiletan.

Modu horretan, erakusketari esker, deskubritu ahal izango dugu nola baliatzen dituen pintoreak bolumen, materia edo ehunduraren ukimenezko iradokizunak, intimitateko eszenak (ez soilik erotikoak, baizik eta sozialak, lagunartekoak eta familiartekoak ere) birsortzeko. Bestalde, agerian utziko du atmosfera bitxi horrek eta haren pintzelkaden sentsualitate finak nola lortzen duten ikusleen eta obraren arteko konexioa ezartzea.

Ordutegia

Asteazkenetik astelehenera, 10:00etatik 20:00etara
Abenduaren 24 eta 31n, 10:00etatik 14:00etara. (Asteartea ez ezik, ohiko itxiera-eguna)

Itxita
Astearteetan (ezohiko egunetan izan ezik)
Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an

Argibide gehiago

Tarifak:
Orokorra: 9,00 €

Murriztua: 7,00 €
Ikasleak
25 urtetik beherakoak
65 urtetik gorakoak
15 pertsonatik gorako taldeak

Audiogida
Bilduma iraunkorra: sarreraren prezioan sartuta, doako sarreren kasuan izan ezik (3 €). Eskuragarri euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Museoaren bildumatik hautatutako maisulanei buruzko azalpenak.
3,00 €
Aldi baterako erakusketa: eskuragarri euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Azalpenezko ibilbidea, aldi baterako erakusketan zehar.
3,00 €
Umeentzako ibilbidea: 5 eta 10 urte bitarteko umeentzat gomendatua. Eskuragarri euskaraz eta gaztelaniaz. Museoaren bildumako artelanetan oinarritutako 10 kontakizun entretenigarri.

Doan
Audiogida guztiak doakoak dira Museoaren Lagunentzat. Baina, betiere, libre egon behar dira.

Doan
Asteazkenetan 10:00etatik 15:00etara eta igandeetan 15:00etatik 20:00etara.
Museoaren Lagunak
ICOM
12 urtetik beherakoak
Akreditatutako gidariak, irakasleak eta kazetariak
Minusbaliatuak (pertsona baten laguntza behar badute bisita egiteko, pertsona horri tarifa murriztua aplikatuko zaio).
Langabeak

Artean Bonoa
16,00 €
Sarrera bateratua, Guggenheim Museora eta Bilboko Arte Ederren Museora sartzeko. Bi muse

Eta gainera