Rembrandt. Neskatila leihoan

Rembrandt. Neskatila leihoan
  • Noiz

    2018/03/22(e)tik 2018/06/03(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Banco Santander Fundazioak babestutako Obra Gonbidatua programaren 2018ko lehenengo proposamenak barne hartzen du Erresuma Batuko pinakoteka publiko zaharrena den Londresko Dulwich Picture Gallery-ren aldetik jasotako mailegua: bertako artelan ospetsuenetakoa den Neskatila leihoan lana.

Margolanaren eskuineko beheko ertzeko sinadurak eta datak aditzera ematen dutenez –"Rembrandt /ft. 1645"–, Rembrandt Harmenszoon van Rijn (Leiden, 1606–Ámsterdam, 1669) holandarrak margotu zuen 1645ean.

Dulwichen lan honek maisuki biltzen ditu XVII. mendeko holandar tradizio artistikoari eta, bereziki, Rembrandt jenioaren produkzioari ospe handiena eman zioten bi generoak: pintura kostunbrista eta erretratua.

Baina, gainera, XVI. eta XVII. mendeetan ezaguna egin zen pintura mota ondo errepresentatzen du.

Horretan, modeloa ikuslearen espazioan sartzen dela ematen du, zenbait konposizio-baliabideren bidez, adibidez, leiho batera atera edo koadroaren markoa gainditu.

Baliabide horiek sortzen dituzten ilusio optikoek zalantza sortzen dute ikusten ari garenaren errealitatearen gainean.

1640ko hamarkadatik hasita eta hurrengoaren erdialdera arte, Rembrandtek eta bere tailerreko ikasleek teknika honek eskaintzen zituen aukerak esperimentatu zituzten- trompe l'oeil deitutakoa- konposizio ugaritan.

Neskatila leihoan errepresentazio mota horren eredu onenetariko bat da, holandar margolariaren produkzioaren barruan.

Pertzepzioaren eta errealitatearen arteko jokoa maisuki lortzen da hemen, eta posatzen ari den zehaztugabeko barrualdean gu sartzea lortzen du modeloak.

Ikuspegiaren efektua neskatoaren kokapen diagonalarekin indartzen da: oso argiztatuta dagoenez eta begietara zuzenean begiratzen digunez, argi-itzaleko espazioan sartzen gaitu, eta, agian, baita bere munduan ere.

"1645ean margotutakoa, Rembrandtek 39 urte zituenean, koadro hau genero-pinturaren eta erretratuaren artean kokatzen da.

Ez dakigu neskatoa nor zen, iraganean gortesaua, neskalagun judutarra edo pertsonaia historiko edo bibliko bat bezala identifikatu da.

Onarpen handiagoa du zerbitzari bat izatea defendatzen duen ideiak: aurpegiaren kolore arrosak eta besoetako kolore beltzaranak kanpoan lan egiten zuela adieraz dezake.

Leiho-ertzean jarrita, konposizioaren kanpoko alderantz begiratzen du, lepokoarekin jolasten duen bitartean: urrezko kate bat edo kordoi bat, eskumuturrean eta janzten duen alkandora askeko josturetan ere ikus daitekeena.

Orrazkera txiki bat ere badauka, ziurrenik Holandako iparraldean erabiltzen zutenen antzekoa, eta ilea bizkarrean kordoi gorri batekin bildua du.

Roger de Piles (1635-1709) frantziar teorikoak eta koadroaren jabe ohia denak askotan aipatutako anekdota bat da Rembrandtek lana bere leihoan jarri zuenean oinezkoek neskatoa pertsona erreal bat zela uste izan zutela.

Istorioa guztiz erreala ez den arren, pintoreak erretratu errealistak sortzeko zuen gaitasunaren irudi orokor bezala baliagarria da, ikusleak liluratzeko gai direnak.

Trompe l'oeil pintura mota hau XVII. mendean egin zen ezagun. Hori dela eta, Rembrandtek konposizio hau bere karrera osoan erabiltzen eta egokitzen jarraitu zuen.

Pintzelkada seguruak eta pinturaren enpaste lodiak 1640ko hamarkadako Rembrandten estiloaren berezkoak dira.

Obra kontserbatzeko duela gutxiko prozesuan, kolorerik gabeko berniza ezabatu da, eta horrek modeloaren aurpegiko kolore nahasketa bizia atera du.

Askotan Rembrandtek pintura espatularekin eta bere atzamarrekin ere margotu zuen."
Dulwich Picture Gallery

Ordutegia

Zabalik
Asteazkenetik astelehenera, 10:00etatik 20:00etara
Abenduaren 24 eta 31n, 10:00etatik 14:00etara. (Asteartea ez ezik, ohiko itxiera-eguna)

Itxita
Astearteetan (ezohiko egunetan izan ezik)
Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1 eta 6an
Itxi baino 15 minutu lehenago hasten gara aretoak husten, eta ez da sarrera gehiago saltzen.

Doako ordutegia, Bilduma Iraunkorrerako

Egunero, 18:00etatik 20:00etara.

Argibide gehiago

Tarifak
Orokorra: 9,00 €

Murriztua: 7,00 €
Ikasleak
25 urtetik beherakoak
65 urtetik gorakoak
15 pertsonatik gorako taldeak

Familia ugarientzat: 4,50 €

Audiogida
Bilduma iraunkorra: sarreraren prezioan sartuta, doako sarreren kasuan izan ezik (3 €). Eskuragarri euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez. Museoaren bildumatik hautatutako maisulanei buruzko azalpenak.
3,00 €

Aldi baterako erakusketa: eskuragarri euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Azalpenezko ibilbidea, aldi baterako erakusketan zehar.
3,00 €

Umeentzako ibilbidea: 5 eta 10 urte bitarteko umeentzat gomendatua. Eskuragarri euskaraz eta gaztelaniaz. Museoaren bildumako artelanetan oinarritutako 10 kontakizun entretenigarri. Doan
Audiogida guztiak doakoak dira Museoaren Lagunentzat. Baina, betiere, libre egon behar dira.

Doan
Museoaren Lagunak
ICOM
12 urtetik beherakoak
Akreditatutako gidariak, irakasleak eta kazetariak
Minusbaliatuak (pertsona baten laguntza behar badute bisita egiteko, pertsona horri tarifa murriztua aplikatuko zaio).
Langabeak

Artean Bonoa
16,00 €
Sarrera bateratua, Guggenheim Museora eta Bilboko Arte Ederren Museora sartzeko. Bi museoko txartel lehiatilan soilik eskuratu daiteke.

15. Aretoak

Eta gainera