Rekalde Aretoa. Carlos Cánovas “En el tiempo”

  • Noiz

    2019/02/15(e)tik 2019/05/19(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

En el tiempo Carlos Cánovas argazkilari nafarraren erakusketaren titulua da; egileak lotura estua du Bilbo eta Bizkaiarekin, eta hemen egin du bere argazki-serieen zati handi bat.

Argazkilaria berriro ere itzuli da Bilbora, eta Rekalde aretoan ikusgai jarriko du hiriko paisaia protagonista den irudi sorta bat, natura eta gizakiaren esku-hartzea uztartzen dituzten guneen bilduma bat.

Erakusketa honekin Carlos Cánovas argazkilariaren lanen ibilbide bat proposatzen dugu. 80. hamarkadatik hasita gaur egunerarte hiriarekin erlazioa duten lanak ikusiko ditugu.

Ehun bat argazkik osatuko dute erakusketa, sei sail ezberdinetan sailkaturik: Tapias (1980), Extramuros (1983-1990), Vallès Oriental (1990), Paisaje sin retorno (1993-1994), Paisaje anónimo (1992-2005) eta Séptimo Cielo (2007-2017).

Ordutegia

  • Asteartetik larunbatera:
    10:00etatik 14:00etara eta 17:00etik 20:30era
  • Igande eta jai egunetan:
    10:00tik 14:00etara
  • Astelehenak itxita

Argibide gehiago

Tarifak:

Doako sarrera

Rekalde Aretoa. Alameda Rekalde 30. 48009 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera