Rekalde Aretoa

Rekalde Aretoa

Rekalte aretoa praktika artistiko garaikide ezberdinen ezagutzan, harreran eta hedapenean sakontzera bideratutako espazioa da.

1991. urtean sortu zenetik, ibilbidea gure mugen barruko eta kanpoko ekoizpen garaikidea ikertzeari lotu zaio. Horretarako, gaurko artearen inguruan eztabaidak jakinarazteko gai diren lan proposamenak eskaini ditu.

Rekalde aretoa ekoizpen artistikoaren esanahiari, aurkezteko eta adierazteko modu ezberdinei eta jende desberdinarekin solasaldian jarduteko gaitasunari atxikitako oinarrizko alderdien inguruan bateratze lana egiteko toki bezala pentsatu zen.

Egiturari erreparatzen badiogu, bi gunetan banatuta dago, baina Rekaldek hainbat abiaduratan funtzionatu nahi du eta, xede horrez, lan formatu ezberdinetan sakondu nahi du, hala nola erakusketak, artelanak aurkezteko proiektu puntualak, eztabaida saioak, bideo emanaldiak, hitzaldiak edo argitalpenak. Rekalde aretoak kulturaren mintzaira ezberdinei buruzko eztabaida irekian parte hartu nahi duten guztien artean eraikitzeko “gunea” izatea du helburu. Laburbilduz, praktika artistiko garaikidea ikasteko plataforma da.

Ordutegia

  • Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30 era
  • Igande eta jai egunetan: 10:00etatik 14:00era
  • Rekalde Aretoan, bisita iruzkinduak eskaintzen ditugu ostegun guztietan 18:00etan – jaiegunetan izan ezik – aldi baterako erakusketak ikusteko. Ibilaldi horietan, erakusketan dauden artelanak eta artistak dagozkien testuinguruetan kokatzen ditugu.

Argibide gehiago

Prezioak: Do