Prestakuntza Directiv@21: Gizartea. Enpresa herritar eredugarri gisa

  • Noiz

    2017/03/23

  • Non

    Bizkaia Plaza Eraikina

  • Web

    Bisitatu

Prestakuntza Directiv@21: Gizartea. Enpresa herritar eredugarri gisa

Bilbao

Testuinguru sozioekonomikoa aldatu egin da betiko, hortaz, euskal enpresek eta bereziki eteek, moldatzeko biderik egokiena topatu behar dute. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, hiru Foru Aldundien konpromisoarekin batera, enpresak lehiakorragoak izaten lagunduko duen Innobideak estrategia diseinatu du. Estrategia honen barnean Prestakuntza Directiv@21 programa dago. SPRIk garatu duen Prestakuntza moduluen doako prgrama da, eta honen erreferentea den Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren sei elementuetan aurreratzeko diseinaturik dago, enpresak berritu dezaten eta lehiakorragoak izaten baimenduko duena: Estrategia /Bezeroak/Pertsonak/ Gizartea / Berrikuntza eta Emaitzak.

Hala, irailetik abendura, 22 modulu independente egin ditzakezu sei elementu horiek sakonago lantzeko.

Metodologia zeharo praktiko bati jarraiki, parte-hartzaileek adibide eta jarraibideekin lan egingo dute elementu horietako bakoitza enpresan nola aplikatu jakiteko.

Saioak DOAKOAK eta independenteak dira eta nahi adina saiotan eman dezakezu izena. Industria eta horiekin harreman duten zerbitzu sektoreko enpresetako kudeatzaile eta zuzendaritzako kideei zuzenduta daude.

Saioaren edukia
Konpromiso soziala lehiakortasun giltzarri bezala.
Gure giza ingurunea: beharrak eta itxaropenak.
Enpresa-helburuekin koherentzia eta integrazioa.

Ponentea
Isabel Fernández
Enpresa Zuzenbidea, Coach Betearazle Profesionala eta Coach Ontologikoan Masterra dauzka. Kudeaketa Aurreratuen Sistemetan eta pertsona eta taldeen Garapeneko irakasle eta aholkularia. Sektore desberdinetako 400 erakundeei emandako 8000 prestakuntza eta laguntza ordu baino gehiagoko esperientzia dauka.

Koordinatzailea, Euskalit

Ordutegia

09:00etik 14:00etara
Informazio gehiago
http://www.spri.eus/eu/eventos/prestakuntza-directiv21gizartea-enpresa-herritar-eredugarri-gisa-2-2-3-2-3-2

Eta gainera