Play out - Muriendo de éxito

Play out - Muriendo de éxito
  • Noiz

    2018/08/17(e)tik 2018/09/02(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Gorka Mínguez poltugaletetarrak, Lola Baldrichek eta Diego Pérez bilbotarrak antzeztuko dute Teresa Calo autore donostiar ospetsuak idatzi duen komedia dramatiko hau.

Carlos idazlea da, eta arrakasta handia lortu zuen bere lehen eleberriarekin. Azkenaldian, ordea, inspiraziorik gabe dabil, eta irakurleek bizkarra eman diote.

Editorea (Koldo) eta emaztea (Nora) buru-belarri dabiltza idazlearen aldartea aldatu nahian, idazketatik urrundu baita, eta Play Station-arekin jolastu besterik ez baitu egiten. Izan ere, Carlos sinetsirik dago hil ostean baino ez dutela bere lana behar den moduan balioetsiko.

Hausnarketa horren berri emango dio Koldori; horren ostean, istripu bat izango du, eta hil egin dela sinetsiko dute denek.

Eleberrigileak berak iragarri moduan, hil ostean parrastan etorriko dira aitortzak, sariak, berrargitalpenak eta salmentak.

Pozarren daude Koldo eta Nora.

Handik hilabetera, ordea, espero gabe agertuko da Carlos, eta zur eta lur utziko ditu biak, emaztea eta editorea, zeintzuk aparretan baitabiltza Carlosen literatur lanaren aitortza dela-eta.

Hiruren artean erabakiko dute Carlos ez dadila berriro jendaurrera agertu…, baina zenbat luzatuko dute engainua?

Obra honek ondo baino hobeto erakusten du zer hauskorra den gizakia auto-estimuaren eta egoaren aurrean. Ikusleak barrez lehertuko dira oholtza gainean ikusiko dituzten egoera bitxiekin.

Argibide gehiago

Tarifak: 20,00 €
Iraupena: 90 min.

Eta gainera