Piknik kulturala Mikeldiren argitan

  • Noiz

    2017/03/25

  • Ordua

    19:30ean

  • Non

    Euskal Museoko Klaustroa

  • Web

    Bisitatu

Piknik kulturala Mikeldiren argitan

Bilbao

Euskal Museoak bat egiten du Gatza ta Piperra jaialdiarekin, eta antzerkiaz, operaz edo jazzaz gozatzeko aukera eskaintzen du, tapakia, kopa eta jateko mokadutxo bat hartu bitartean. Klaustroan, eta elkarren segidako hiru larunbatetan izango da.

Galdu ezin dezakezun aukera kultural horietako bat da. Euskal Museoak, Gatza ta Piperra Jaialdiaren barruan, martxoaren 25ean eta apirilaren 1ean eta 8an, 19:30etik 21:00etara arte, piknik kultural batez gozatzea proposatzen du.

Klaustroan, primerako opera bat (martxoak 25), antzerki obra bat (apirilak 1) edo jazz kontzertu bat (apirilak 8) ikusteko aukera egongo da, eta etortzen direnek aukera izango dute zenbait altxor gastronomiko dastatzeko eta ardo kopatxo bat edateko.

Garrantzitsua da azpimarratzea pikniketan ohikoak diren tapaki klasikoak ez direla faltako, lekuan eroso kokatu ahal izateko. Sarreraren funtzioa beteko duen tapaki horren prezioa 1,5 € da; Museoan bertan salgai egongo da ekintza hasi baino ordu erdi lehenago, eta etxera eraman ahal izango duzu bukatutakoan.

[Sarrera Gurutze kaletik].

Egitaraua
Martxoaren 25a, larunbata

Bilbao Afari & Opera festival
Jateko eta edateko postuak. Opera zuzenean. Duo eta aria gastronomikoak

Apirilaren 1a, larunbata
Bilbao Afari & Theatre festival
Jateko eta edateko postuak. Jateari eta edateari buruzko testuak

Apirilaren 8a, larunbata
Bilbao Afari & Music festival
Jateko eta edateko postuak. Mozkortzeko musika

Aukera aparta da ingurune paregabe batean, Bilboko Alde Zaharraren bihotzean kokatutako Euskal Museoko Klaustroan, kulturarekin hunkitzeko. Kontzeptu desberdin eta berritzaile bat da ekitaldira etortzen den jende guztiarentzat; izan ere, aurrez inoiz bizi ez duten moduan, baina benetako piknik batean bezala sentitzeko aukera emango die. 

 

 

Ordutegia

19:30ean

Argibide gehiago

Tarifak: 1,5 €

Eta gainera

  • De la Diligencia al Bizkaibus

    Bilbao

    Diligentziatik Bizkaibusera

    • Tokia Sala Ondare Aretoa
    • Data 17/02/2017(e)tik 27/04/2017(e)ra
  • Renoir: intimidad

    Bilbao

    Renoir: intimitatea

    • Tokia Museo de Bellas Artes de Bilbao. Sala BBK
    • Data 07/02/2017(e)tik 15/05/2017(e)ra
  • Museo de Bellas Artes de Bilbao. Obras Maestras

    Bilbao

    Maisulanak

    • Tokia Museo de Bellas Artes de Bilbao
    • Data 01/01/2016(e)tik