Pierre Huyghe

  • Noiz

    2017/03/30(e)tik 2017/07/16(e)ra

  • Non

    Guggenheim Bilbao Museoa

  • Web

    Bisitatu

Pierre Huyghe

Bilbao

Pierre Huyghek fikzioaren eta errealitatearen arteko muga lausotzen du haren artelanetan, beste mundu bat eraikitzeko: zehatz-mehatz eta maisutasunez taxututako inguruneetan, pertsonak eta txotxongiloak bat dira eta berdin jokatzen dute, eta animalia eta landare fantastiko eta errealak nahasten dira. (Titulurik gabea) Giza maskara (2014) lana Japoniara garamatza, tsunamiak eta Fukushimako hondamendiak jotako paisaiara. Bertan, benetako gertakizun batean oinarritutako eszena bat garatzen da: jatetxe huts eta kalamastra batean, tximino bat, japoniar antzerkiko maskara tradizional bat daramala, heltzen ez diren bezeroen zain dago; gora eta behera dabil, bueltaka, urduri, eta gelditu egiten da inor espaloitik datorren entzuteko edo leihotik begiratzeko.

Dekoratu irreal batean harrapatutako pertsonaia horren emanaldiaren gaia, artistaren hitzetan, giza kondizioa da.

Ordutegia

Asteartetik igandera

10:00etatik 20:00etara

Astelehenetan itxita, honako egun hauetan izan ezik:

2017ko urtarrilaren 2an, apirilaren 10ean eta 17an, maiatzaren 1ean, uztaileko eta abuztuko astelehen guztietan, irailaren 4an eta 11n eta abenduaren 4an.

Argibide gehiago

Tarifak:

Museoaren tarifak Programazio artistikoaren arabera alda daitezke. Erakusketa-aldaketen bitartean aretoak ixten direnez, tarifa murriztuak ezartzen dira.

Eta gainera