Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak

  • Noiz

    2017/05/12(e)tik 2017/09/17(e)ra

  • Non

    Guggenheim Bilbao Museoa

  • Web

    Bisitatu

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak

Bilbao

Europako funts pribatuetan dauden XIX. mendearen amaierako abangoardia frantseseko obrak ikusteko aukera paregabea da.

Erakusketaren ardatz nagusiak Neoinpresionismoaren, Sinbolismoaren eta nabien errotiko berrikuntzak eta 1890eko hamarkadan estanpak jasandako goraldia dira.

Erakusketan Paul Signac, Odilon Redon, Pierre Bonnard eta Henri de Toulouse-Lautrec margolarien obrak daude ikusgai, besteak beste; konposizioak kontu handiz sortzen zituzten eta, formari eta egikaritzeari dagokionez, antinaturalistak dira

Erakusketako obrak garai hartako egoera politiko eta sozial larriaren isla dira, eta barrualdeko eta kostako paisaia zoragarrien ikuspegi utopikoak erakusten dituzte, bai eta irudi introspektibo eta fantastikoak eta gizarte-bizitzako erretratu gordinak ere.

Guggenheim Bilbao Museoak Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak erakusketa antolatu du, Parisko agertoki artistikora hurbiltze aldera. Erakusketaren ardatza XIX. mende amaierako abangoardia frantsesa da, bereziki Neoinpresionismoa, Sinbolismoa eta nabiak. Izan ere, mugimendu horietako margolari garrantzitsuenen 125 obra izango ditugu ikusgai: olio- eta pastel-pinturak, marrazkiak, grabatuak eta estanpak, besteak beste.

Komisarioa: Vivien Greene, Solomon R. Guggenheim Foundation

Ordutegia

Asteartetik igandera:
10:00etatik 20:00etara 

Astelehenetan: itxita, uztail eta abuztuan izan ezik

Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxita
Abenduaren 24an eta abenduaren 31n museoak 17:00etan ixten du.

Argibide gehiago

Tarifak

Museoaren tarifak programazio artistikoaren eta bisitariaren profilaren arabera aldakorrak dira.

Sarrerak jardunaldi guztian zehar museoaz gozatzeko aukera ematen du, beraz, irten eta berriz sartzeko aukera dago.

Sarreren aldez aurretiko salmenta: www.guggenheim-bilbao.es online ticketak aukeran.

Eta gainera