2017ko Ondarearen Europako Jardunaldiak.. Ohitu gabeko pasaiak: Burgobasoko zabortegia.

Ohitu gabeko pasaiak: Burgobasoko zabortegia.
  • Noiz

    2017/10/07

  • Ordua

    11:00etan.

Busturialdea

Bisitaldi gidatua.

Giza jarduera orok sortzen du paisaia, hondakin-kudeaketak ere bai, eta hori arazo larria da egungo gizartearentzat. Burgobasoko geldoen zabortegirako bisita honen bidez, ingurumen-berreskurapenaren adibidea denez, eraikuntza-hondakinak nola sailkatzen diren ikasiko dugu, birziklatu ahal direnak bananduz eta birziklatu ezin direnak landare-lurrez, belarrez eta landaredi autoktonoaz estaltzen diren terrazetan utziz, guztiz berreskuratze aldera. Eta, gainera, Gaztelugatxeko Donibanerako eta Matxitxako lurmuturrerako bista bikainez harrituko gara.

Argibide gehiago

  • Hizkuntza: Euskara/gaztelania.
  • Elkargunea: Lamerako autobus-geralekua (Bermeo).
  • Antolatzailea: Bermeoko Turismo Bulegoa.
  • Informazioa eta erreserbak: 946 179 154.
    turismoa@bermeo.eus

Lekuak mugatuak dira.

Oharra: autobus batek Burgobasora eramango gaitu, eta hor oinezko bisita egingo dugu (gutxi gorabehera, bi ordu). Oinetako egokiak (mendiko botak) eraman behar dira.

11:00etan.

Eta gainera