Orquesta Sinfónica de Musikene y Orfeón Donostiarra

  • Noiz

    2018/05/13

  • Ordua

    19:00etan

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Musikaz baliatuz tragedia eta emozio sakonak uztartzen dituen maisulana.

Euskal Herriko Goi-mailako Musika Ikastegiak (Musikene) bat egin du Donostiako Orfeoiarekin, elkarrekin aurkezteko Luigi Cherubiniren (1760-1842) lau ahotseko koro mistoarentzako eta orkestrarentzako Requiem obra. Hil-meza ezohikoenetako bat da, ez baitu bakarlaririk.

Musikariak 1816an idatzi zuen, Frantziako Iraultzan burua moztu zioten Luis XVI.a erregearen oroimenez.

Obra honetan maisuki uztartzen dira tragedia, beldurra, sorpresa, bai eta une hunkigarri zenbait.

Víctor Pablo Pérez maisuak zuzentzen du proiektu hau, non elkarrekin batu baitira Musikeneko Orkestra Sinfonikoaren energia eta abesbatzaren esperientzia.

Topaketa irekitzeko Béla Bartók-en (1881 – 1945) Biola eta orkestrarako kontzertua eskainiko dute, biolajole ariko delarik Musikenen ikasitako Yana Kucherova gazte errusiarra.

Ordutegia

19:00etan

Argibide gehiago

Tarifak

  • 10,50 - 35 euro / beherapenak
  • Arriagako lagunek: %25etik %35era

Eta gainera