Ondarearen Europako Jardunaldiak 2017: Paisaia Bizia. Bizkaiko paisaien eraikuntza

  • Noiz

    2017/10/01(e)tik 2017/10/31(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Ondarearen Europako Jardunaldiak 2017: Paisaia Bizia. Bizkaiko paisaien eraikuntza

Bilbao

«“Paisaia”: lurraldearen edozein zati, biztanleriak hautematen duen moduan, zeinaren izaera natur edota giza faktoreen ekintzaren eta elkarreraginaren emaitza baita».
Paisaiaren Europako Hitzarmena (Florentzia, 2000).

2017an, gure paisaien eraikuntza izango da Ondareari buruzko Europako Jardunaldien gai nagusia.

Denboraren joanean, hainbat faktorek esku hartu dute gure paisaia taxutzen, hala nola faktore naturalek, ekonomikoek, sozialek eta kulturari dagozkionek, eta, konplexutasun handiko prozesuak izanik, lurralde osoaren ikuspegitik begiratu behar zaie, ulertuko badira.

Gaur egun ikusten ditugun paisaiak ez dira soilik gure historiaren gertalekuak, ezta bakarrik iraganeko gertakarien lekuko materialak ere.

Halaber dira subjektu aktiboak eta dinamikoak, etengabe eraldatzen, non inguru fisikoak kohesionatu egiten baititu hala kultura-adierazpen materialak nola immaterialak. Azken finean, gure ondarean unitate gorena dira, eta ondare hori, dagokion lurraldearen testuinguruan ez ezik, denboraren garapenean ere ulertzen laguntzen digute.

Aurten, ikuspegi berri batetik begiratzera gonbidatu nahi zaituztegu. Ikusteko eta ulertzeko modu inklusibo batez begiratzera, iraunkortasunaren ildotik, globalki ulertzeko natura-ondarea eta kultura-ondarea, eta hala haien ezaguera eta babesa errebindikatzeko. Izan ere, ondareak eta paisaiak iragana ezagutzen laguntzen digute, baina, aldi berean, ororen gainetik, oraina ulertzen eta geroa irudikatzen ere.

Eta gainera