Ondare zaharberritua: Bizkaiko erretaulak. Etorkizunerako kontserbatu.

Lea Artibai

Hiru bisita dira: Maiatzaren 26an, ekainaren 9an eta irailaren 8an.

Hiru txango dira, gure lurraldeko erretaula ikaragarrienetako batzuk berraurkitzeko. 

Julen Zorrozua historialariak eta erretaula horiek zaharberritzen parte hartu zuten pertsonek lagunduta, erlijioko ondare gisa duten garrantzia eta beren balio artistiko, tekniko, material eta sinbolikoak ezagutzeko modua izango dugu.

Maiatzak 26 (larunbata): Lekeitioko Santa Maria elizako eta Ziortza-Bolibarreko Ziortza kolegiatako erretaulak ikusteko bisita.

Hizkuntza: gaztelaniaz

Bisita autobusez.

Irteera: Bilbotik, 09:00etan, San Nikolaseko autobus-geralekutik.

Leku berean amaituko da bidaia, 14:00etan.
Garaiz iristeko eskatzen da.

Gehienez, 30 pertsona.

Antolatzailea
Bizkaikoa

Harremanetarako

  • bizkaikoa.hedapena@bizkaia.eus
  • 94 406 63 40 (08:00etatik 15:00etara)

Eta gainera