Ondare Aretoa: Rodet erakusketa

Ondare Aretoa: Rodet erakusketa
  • Noiz

    2018/01/16(e)tik 2018/04/07(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Erakusketa honetan, gerraosteko belaunaldiko margolari honen lanaren berreskurapen historikoa egiten da.

Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoarekin batera antolatu da erakusketa; han, egile honen paisaiak erakutsi dira Ondareari buruzko Europako Jardunaldien 2017ko edizioaren barruan.

Bilbon, berriz, erakusketa zabaldu egin da, eta 60 artelan —margolan eta marrazkiak— daude ikusgai; hala, artistaren obraren ikuspegi oso bat eskaintzen zaie ikusleei.

Roberto Rodet Villa artistak (Balmaseda, 1915-1989) hainbat diziplina landu zituen; interes anitz zituen, eta kultura zabala. Margolaria izan zen; poesia idatzi zuen, eta artea zaharberritzen ere aritu zen.

Balmasedako Pasio Biziaren zuzendari artistikoa izan zen, eta bultzada erabakigarria eman zion; Grupo artístico Balmasedano berrantolatu zuen, eta arrakasta handia lortu zuen harekin, zuzendari artistiko zein eszenografo moduan; halaber, zine zuzendari izateko lehiaketetan parte hartu zuen.

Horrez gainera, zenbait urtetan parte aktiboa izan zuen Bilboko gaur egungo Arte Ederren Museoa antolatzen.

Ordutegia

Astelehenetik larunbatera
10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era

Igande eta jaiegunetan: Itxita

Argibide gehiago

Tarifak:
Doako sarrera

Eta gainera