Ondare Aretoa. "El Amparo eta bere sukaldariak" erakusketa

  • Noiz

    2019/03/14(e)tik 2019/09/28(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Euskal sukaldaritza aipatzen den guztietan gizonezko sukaldari handienen izenak sortzen dira, gure herriko sukaldaritzako artearen berritzaileak izan direnenak.

Hori gorabehera emakumeak izan ziren XIX. gizaldiaren azken hamarkadetan eta XX. gizaldiaren hasierakoetan sukaldeetan itxita jardunez, gastronomia frantziarraren ukitu batzuekin, sukaldaritza tradizionalaren oinarriak jarri zituztenak, inolako dudarik gabe, gerorako funtsezko gako bihurtuz.

Erakusketa honek aitzindariak izan ziren emakume horiek omendu nahi ditu, bereziki, El Amparo Jatetxeko sukaldariak izan ziren Felipa de Eguileor eta Vicenta, Úrsula eta Sira alaben lana goraipatuz. Izen bera duen errezetategia 1930ean editatu zen lehenengoz eta euskal gastronomiaren abiaburutzat jotzen da.

Establezimendua irekita egon zen 1879tik 1918ra arte eta aurten itxieraren mendeurrena ospatzen da.

El Amparok perfekzio-maila izugarria lortu zuen eta bere ospeak toki mugak gainditu zituen.

Ordutegia

Astelehenetik larunbatera
10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era

Igande eta jaiegunetan: Itxita

Argibide gehiago

Tarifak:

Doako sarrera

Informazio gehiago

  • 94 406 77 37
  • ondare.aretoa@bizkaia.eus

Ondare Aretoa. María Díaz de Haro, 11. 48013 Bilbo (Bizkaia)

Eta gainera