Ondare Aretoa. “Begirada geratzen zait” erakusketa. Ikusizko omenaldia Blas de Oterori

  • Noiz

    2018/06/05(e)tik 2018/06/26(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

Blas de Oteroren olerki batzuk ikusteko moduan interpretatzen dituzten artisten talde-erakusketa.

Erakusketa Orozkoko udalaren, Beguesko udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bartzelonako Diputazioaren arteko lankidetzaren emaitza da, Bilboko udalarekin eta Fundación Blas de Oterorekin batera.

Erakunde publiko hauek ados jarri dira, bere olerkiak ikusteko moduan interpretatuta, berrogeita hamarreko hamarkadako gizarte-poesiaren adibiderik adierazgarrienetako baten figura omentzeko eta gogorarazteko.

Omenaldian parte hartzen duten artistak hogeita hiru dira, euskaldunak eta katalanak, besteak beste Agustín Ibarrola, José Ibarrola, Naiel Ibarrola, Ane Pikaza, Rober Garay, Soiarte Alday, María Helguera eta Pep Fajardo.

“Begirada Geratzen Zait” erakusketa. Ikusizko omenaldia Blas de Oterori, lankidetza eta komunikazio erreminta moduan lengoaia artistikoaren erabileraren adibide oso argia da.

Erakusketa egitearen ideia Beguesko udal mugartean, Parc del Garraf esparruaren barruan, kokatuta dagoen Vallgrassa, Arteen Zentro Esperimentalaren zuzendaria den Jordi Aligué artista katalanarena izan zen.

Bartzelonako Xarxa de Parcs Naturals-en ekipamendu hau artea protagonistatzat duen espazio singularra da eta emozioen, artearen eta kulturaren lengoaien bitartez pertsonen eta euren lurraldeen arteko komunikazio-zubiak sortzeko bokazio oso argia du.

Ordutegia

Astelehenetik larunbatera
10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era

Igande eta jaiegunetan: Itxita

Argibide gehiago

Tarifak

Doako sarrera

Informazio gehiago

  • 94 406 77 37
  • ondare.aretoa@bizkaia.eus

Eta gainera